Albiste eta Deialdiak

"Reina Letizia para la Inclusión” Laguntza-programa 21-22

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/22

Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuak deitutako programa, desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta lanbide baldintzen hobekuntza sustatzeko.

Laguntza motak:

  • Laguntza-produktuetarako eta behar teknikoetarako laguntzak
  • Prestakuntzarako eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko laguntza teknikoa eta pertsonala emateko laguntzak
  • Unibertsitateko, graduko, graduondoko eta masterreko ikasketetarako laguntzak
  • Nazioarteko mugikortasunerako laguntzak
  • Mugikortasun nazionalerako laguntzak
  • Hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko laguntzak
  • Doktoretzarako laguntzak
  • Goi mailako kirolarientzako laguntzak

Eskabideak bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira www.rpdisla dad.es helbidean eskuragarri dagoen formulario normalizatuan, edo Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en egoitza elektronikoan, https://sedemscbs.gob.es helbidean, "Desgaitasunari buruzko Errege Patronatua" izeneko "izapideak" atalean.

Eskaera egiteko epea uztailaren 16an amaituko da.

Informazio-bideorako esteka