II. TOPAKETAK: IKASLEEN AHOTSAK

Unibertsitatea aukera bat da zuretzat!

UPV/EHUk gonbidatzen zaitu desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientzia desberdinak ezagutzera: laguntzak eta baliabideak erabili dituzten ikasleek  unibertsitateko ibilbidea kontatuko digute.

Unibertsitateko ikasleekin hitz egiteko aukera izango duzu espazio ireki batean.

Unibertsitateak inklusioarekin duen konpromisoa eta egiten duen lana ikusiko duzu eta jarduera hau familiarekin partekatu ahal izango duzu.

Jarduera hau DBH-ko 4. mailako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.

  • Azaroaren 26an, asteartea Donostian
  • Azaroaren 27an, asteazkena  Bilbon
  • Azaroaren 28an, osteguna Gasteizen

Ordutegia: 17:30-19:30