IV. TOPAKETAK: Ikasleen Ahotsak
Unibertsitatea aukera bat da zuretzat!

UPV/EHUk gonbidatzen zaitu desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientzia desberdinak ezagutzera; laguntzak eta baliabideak erabili dituzten ikasleek unibertsitateko ibilbidea kontatuko digute. Unibertsitateko ikasleekin hitz egiteko aukera izango duzu espazio ireki batean. Unibertsitateak inklusioarekin duen konpromisoa eta egiten duen lana ikusiko duzu eta jarduera hau familiarekin partekatu ahal izango duzu. Eman ezazu izena!
PROGRAMA
17:00-18:00: Jardunbide egokiak: desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientziak.
18:00-19:00:
Ikasleentzat: Unibertsitateko ikasleak inklusio-esperientziak partekatzeko solasaldia DBH-ko 4. maila, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko ikasleekin.
Familientzat: UPV/EHUn desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituztenentzako laguntzak, baliabideak eta egokitzapenei buruzko informazio-saioa.
TOPAKETEN EGUNAK, TOKIAK ETA ORDUTEGIA
GIPUZKOAKO CAMPUSA
OHARRA: Izen-emate nahikorik jaso ez denez Gipuzkoan ez da topaketarik ospatuko.
BIZKAIKO CAMPUSA
2022ko azaroaren 30ean, asteazkena
Ekonomia y Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre Hiribidea, 83.
BILBO
Ordutegia
17:00-19:00
Izen-ematea
Zabalik azaroaren 14tik 17ra
Dokumentua: