Campusetako Biblioteketako postu egokituak

UPV/EHU-n kokapena

  • Arabako Campusa
  • Bizkaiko Campusa: Leioan, 3garren solairuan, ikasleen gelan
  • Gipuzkoako Campusa


Joystick

Ordenagailurako moldatutako sagua: ohiko saguak mugitzeko zailtasunak daudenean, sagu boladunak erabil ditzakegu. Sagu hauen ezaugarri komuna da bola goialdean kokatzen dutela kurtsorea hatzen edo ahurren mugimenduz higitzea baimenduz. Modelo desberdinak bolaren neurrian eta botoien kopuruan edo kokapenean bereizten dira.


Telelupa

Handitutako letra ikusi ahal izateko ikus-abarra nahikoa duten pertsonentzako laguntza optikoa.
Telebista pantaila batean eta azpian kokatzen dugun testua handitzeko kamera batean oinarritzen dira telelupak. Irakurtzeko testua irristatzen den erretilu bat daukate.


Zoomtext

Ikusmen urritasuna duten pertsonentzat, handitzea eta pantaila irakurketa egokitzapen teknologiak osatutako sarbide tresna.
ZoomText-i esker ordenagailuaren pantailan agertzen den edozein gauza irakur edo entzun  daiteke, dokumentuetarako, aplikazioetarako, posta elektronikorako eta Interneterako erabateko sarbidea erraztuz.

  Ver videoPuestos adaptado en Bibliotecas en lengua signos a pantalla completa Zeinu hizkuntza Bideoa - Biblioteketako postu egokituak