DESGAITASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN INGURUAN ANTOLATUKO DIREN JARDUERAK

UPV/EHUko jarduerak:

ARABAKO CAMPUSA

ARGAZKI ERAKUSKETA: "DOWNCLOWN" DESGAITASUNAK GAINDITZEN

Euskal Herriko Unibertsitateko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak "DOWNCLOWN" Desgaitasunak gainditzen deituriko argazki erakusketa antolatu du.

Erakusketa Letra Fakultatean izango da. Data: 2015eko abenduaren 3tik 18ra.

GOALBALL KIROLAREN EKITALDIA

Arabako ITXAROPENA ikusmen urriko pertsonen elkarteak, Arabako Campuseko kirol zerbitzuaren eta UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren laguntzaz "GOOLBALL" eko emanaldia antolatu dute.

ANIMA ZAITEZ!!

Esteka: Kartela

 

BIZKAIKO CAMPUSA

HITZALDIA: "ANIZTASUN FUNTZIONALEKIN ELKAR-HIZKETAN "

Aniztasun funtzionalaren gaineko sentsibilizazio saioa eta unibertsitate inklusiboari buruzko hausnarketa.

Abenduak 2. Bilboko Magisteritza Eskolan. Ikasgela: 1S12G. Ordua: 10:30-12:30.

Esteka: Programa

Esteka: Saioan jasotako hausnarketak

UNIBERTSITATE INKLUSIBOA I. KARTEL LEHIAKETAREN ERAKUSKETA

Urrian UPV/EHUko  ikasleentzat antolatutako I. Unibertsitate Inklusiboa kartel lehiaketaren epaimahaiak hautatuko 20 lanen erakusketa. Lehiaketaren gaia izan da: "XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa eta desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko praktika egokiak".

Abenduaren 3tik urtarrilaren 29ra, Leioako Bibliotekako atondoan.

SARI BANAKETA EKITALDIA : I. KARTEL LEHIAKETA UNIBERTSITATE

Ekitaldia abenduaren 3an 13:30etan izango da Bizkaiako Campuseko liburutegi nagusiko atondoan, Leioan.

Esteka: https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/kartel-lehiaketaren-sariak

 

CAMPUS DE GIPUZKOA

"KIROLAZ HARATAGO" IZENEKO ARGAZKI ERAKUSKETA

Euskal Herriko Unibertsitateko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak ‘Kirolaz haratago' izeneko erakusketa antolatu dute, abenduak 3an ospatuko den Nazioarteko Ezgaitasunaren  Egunaren baitan.

Erakusketak Fernando Zamarbidek ateratako 20 argazki baino gehiago biltzen ditu baita kirol egokituan erabiltzen diren hainbat elementu ezberdin ere. Kirolaren bidez desgaitasuna bisibilizatu nahi da eta egun oraindik gizartean tinko dirauen aurreiritziak eta mitoak  ezabatzea ere.

Erakusketa, azaroaren 30tik abenduaren 11ra, 08:00etatik-20:00era, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren Andrestegi aretoan, Donostian, ikusgai egongo da. Sarrera librea da.

*Abenduaren 1ean, 15:30etan, edonorentzat bisita gidatu bat burutuko  da.

"GOGOETA EGITEKO TXOKOA/PÁRATE A REFLEXIONAR", SENTSIBILIZAZIO ETA INFORMAZIO EKINTZA

Abenduaren 3an Carlos Santamaria eraikinean, "Gogoeta egiteko txokoa/Párate a reflexionar" jarduera antolatuko da.

Jarduera honen bitartez desgaitasuna bisibilizatu eta jardunbide egokiak bultzatu nahi ditugu unibertsitatean.Animatu eta parte hartu!l

Esteka: Kartela

  Ver video Historia en lengua signos a pantalla completa Zeinu Hizkuntza Bideoa - 2015ko jardunaldiak