Zeinu Hizkuntza Ikastaroa

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako zerbitzuak “Zeinu Hizkuntza Ikastaroa” antolatuko du eta UPV/EHU ko ikasleei zuzendua dago 3 campusetan (Donostia, Leioa eta Gasteizen). Ikastaro hau  ikasketa osagarrien bitartez eskaintzen da.

Ikastaro honek pertsona gorren ezaugarri nagusiak zein diren ezagutarazi nahi du, entzumen urritasunaren tipologia, komunikazioa sistema desberdinak, laguntza teknikoak eta komunikaziorako estrategia desberdinen lanketa egitea egoera desberdinen aurrean eta modu honetan jardunbide egokiak ezagutu eta ikasteko aukera izango da. Ez da Zeinu Hizkuntza ikasteko ikastaroa soilik, hizkuntza bat ikasteko prestakuntza ordu kopuru handia behar baita.

Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa da, presentzialak eta derrigorrezkoak, astean bi egunetan banatua eta 2,5 hautazko kreditu errekonozituak izango ditu. Graduondoko ikasketetako zuzendaritzak eta Etengabeko Prestakuntzarako Atalak ziurtagiria  ematen du beti ere ebaluatzeko prozedura jarraituta. Klasera etortzeaz gain, ikasleak ikastaroan emandako gaiarekin lotua dagoen lan bat egin beharko du. Lana entregatzeko epea apirilaren 16a izango da.

Izen ematea web atariaren bitartez egingo da eta matrikula doakoa da, dena den ikastaroa amaituta ziurtagiriak 27,34 euroko kostea izango du.

Plaza eskuratzeko hautaketa erizpidea gaindituta dituen kreditu kopuru handien ikasleak lehentasuna izango du.  Ikastaroa antolatzeko Ikasle kopuru minimoa 8koa izango da eta gehienez 20koa).

Ikastaroa irakasle gorrak emango du, Euskal Gorrak (Gorren Elkarteko Euskal Federakuntza)

Izen ematea egiteko ikastaroa egin nahi duzun campusean dagoen estekara sartu behar duzu.