Gailu eta Sistema Fotovoltaikoak

Aurkezpena

Eguzki energia fotovoltaikoari, bere gailuei eta sistema fotovoltaikoei buruzko prestakuntza aurreratura zuzenduta dago Gailu eta Sistema Fotovoltaikoen masterra. Gainera, ikerketa lanen hastapenak bultzatzen ditu, eta Euskal Herriko Unibertsitatean esparru horren inguruko Doktorego Tesia egiteko sarbidea da. Masterra ikasturte batean (urritik irailera) zehar antolatuta dago eta 60 kredituz osatuta.

UPV/EHUko irakasleek zein energia fotovoltaikoaren inguruko beste ikerketa zentro (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Eguzki Energiaren Institutua, Jaengo Unibertsitatea, Inasmet, Robotiker, Ikerlan) eta enpresetakoek (Acciona Energía Solar, Guascor-Fotón) ematen dute masterra.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa