Sare Mugikorretarako Informazio eta Komunikazio-Teknologiak Doktorego Programa

Nazioko unibertsitate artekoa

Onarpena eta matrikula

Doktorego-ikasketetara sartzeko eskakizun orokorrakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Oro har, 99/2011 Errege Dekretuaren arabera, doktorego programan sartu ahal izateko beharrezkoa da eskuratuta izatea graduko edo unibertsitate masterreko Estatuko titulu ofizial bat, betiere, bi ikasketa horietan gutxienez 300 ECTS gainditu badira, eta horietako 60 kreditu master mailakoak badira.

Masterreko titulua atzerriko unibertsitate bateko izanez gero, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak onartu behar du sarrera.

Bestalde, doktorego programan sartzeko aukera ematen dute:

- Medikuntzako Graduak, Farmaziakoak eta Odontologiakoak, masterrik eginda izan gabe (1)

- Lizentziaturek, goi mailako ingeniaritzek eta arkitekturak.

- Ebaluazio positiboarekin gaindituta izatea Osasun Zientzietako espezialitate bateko prestakuntza programako bi urte gutxienez.

- Atzerriko unibertsitate titulua: aldez aurretik egiaztatu behar da masterraren pareko maila daukala eta jatorrizko herrialdean doktoregoko ikasketetarako sarbidea ematen duela. Doktorego programan onartua izateak ez du esan nahi titulua homologatzen denik, eta titulua onartzeak izango duen ondorio bakarra doktoregoko ikasketetan sartzea izango da.

- Ikasketa Aurreratuen Diploma (778/1998 ED) edo ikertzeko gaitasuna lortuta izatea (185/1985 ED).

- Estatuko beste doktore tituluren bat izatea, unibertsitateen aurreko antolamenduari jarraituz lortua.

(1) UPV/EHUko eta beste unibertsitate batzuetako Medikuntzako Graduak, Farmaziakoak eta Odontologiakoak aitortua daukate master maila (MECES-eko 3. maila)

Oharra: Agiri honetan jasotakoa informaziorako baino ez da. Beraz, ez dauka balio legalik eta ezin izango da erabili errekurtsoen oinarri gisa.

Sarrera-profilaErakutsi/izkutatu azpiorriak

GOMENDATUTAKO SARRERA PROFILAK

Doktorego programa honetarako gomendatutako sarrera profilak bat datoz titulazio hauetako bat daukaten pertsonek dauzkatenekin:

- Telekomunikazio ingeniariaren lanbide arauturako eskumen osoak ematen dituen edozein unibertsitate master

- "Sare Mugikorretako Informazio eta Komunikazio Teknologiak" masterra, Coruñako Unibertsitatekoa; Kantabriako Unibertsitatekoa; Oviedoko Unibertsitatekoa; Zaragozako Unibertsitatekoa eta Euskal Herriko Unibertsitatekoa

- "Informatika Ingeniaritza" masterra, Coruñako Unibertsitatekoa

-"Seinalearen Prozesaketaren Aplikazioa Komunikazioetan" masterra, Vigoko Unibertsitatekoa

- "Telematika Ingeniaritza" masterra, Vigoko Unibertsitatekoa

-"Irrati komunikazioa eta Ingeniaritza Elektromagnetikoa" masterra, Vigoko Unibertsitatekoa

- "Seinalearen Teoria eta Komunikazioak" masterra, Vigoko Unibertsitatekoa

-"Informazio Teknologiak" masterra, Santiago de Compostelako Unibertsitatekoa

- "Informatika Ingeniaritza" masterra, Vigoko Unibertsitatekoa

- "Software Sistema Adimendun eta Moldagarriak" masterra, Vigoko Unibertsitatekoa

Gomendatutako sarrera profilak dira, era berean, sare mugikorretarako informazio eta komunikazio teknologiekin zerikusia duten beste master ofizial batzuetakoak, Espainiako unibertsitateetakoak izan nahiz Europako Unibertsitate Eremuko beste herrialdeetakoak izan.

Edozein kasutan ere, doktorego programa honetan sartu nahi dutenek informazio eta komunikazio teknologiekin erlazionatuta dagoen unibertsitate hezkuntza eduki beharko dute.

BESTE SARRERA PROFIL BATZUK

Goian aipatutako sarrerako profilez gain, beste batzuk ere onartzen dira doktorego programa honetan:

a) Espainian eskuratutako ingeniaritza matematikoko unibertsitate master ofizial bat, matematika industrialeko unibertsitate master ofizial bat edo baliokidea daukatenak, matematikak ingeniaritzan daukan aplikazioari eta haren oinarriei buruzko prestakuntza akademikoa badaukate.

b) Programan sartzeko baldintza guztiak betetzeaz gain, unibertsitateko master mailako 60 ECTS kreditu egin dituztenak, sare mugikorretako informazio eta komunikazio teknologiei lotutako prestakuntza akademikoa badaukate.

c) Apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera eskuratutako ikasketa aurreratuetako diploma daukatenak, edo urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuan araututako ikertzeko gaitasuna lortu dutenak, informazio teknologiei eta sare mugikorretako komunikazioari lotutako prestakuntza akademikoa badaukate.

d) Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko unibertsitate batean master ofizialaren baliokidea den titulu bat eskuratu dutenak, sare mugikorretako informazio eta komunikazio teknologiekin zerikusia duena, titulua homologatuta egon zein ez, baldin eta herrialde horretan bidea ematen badu doktorego ikasketen ikerketa fasera sartzeko.

e) Espainiako beste doktorego tituluren bat daukatenak, lehengo unibertsitate antolaketen araberakoa, sare mugikorretako informazio eta komunikazio teknologiei lotutako prestakuntza akademikoa badaukate.

f) Beren doktorego programa lehengo unibertsitate antolaketen barruan hasi zuten doktoregaiak, sare mugikorretako informazio eta komunikazio teknologien inguruko prestakuntza akademikoa badaukate.

Batzorde Akademikoak a), b), c), d), e) eta f) sarrera profilak banan bana aztertuko ditu, eta berak erabakiko du eskatzailearen prestakuntza egokia den ala ez doktorego programa honetarako, eta adieraziko dute, hala badagokio, eskatzaileak zeintzuk prestakuntza osagarri egin behar dituen.

Prestakuntza osagarriakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Gomendatutako profilak betetzen dituzten hautagaiek, ez dute prestakuntza osagarririk egin beharrik.

Gomendatutako profilak ez diren a), b), c), d), e) eta f) beste sarrera profilak aurkezten dituzten eskaerak Batzorde Akademikoak banaka aztertuko ditu hautagaiaren aurreko hezkuntzaren eta doktorego programaren arteko egokitasuna zehazteko.

Batzorde Akademikoak hautagaiaren aurreko hezkuntza doktorego programan sartzeko osatugabekotzat hartzen badu, hautagaiak prestakuntza osagarri espezifikoak bete beharko ditu.

Doktorego programan parte hartzen duten unibertsitateen masterren ofizialetan eskaintzen diren ikasgaien artean bete beharko dira prestakuntza osagarriak.

Batzorde Akademikoak erabakiko du, eskaera bakoitzeko, hautagaiak bete beharreko prestakuntza osagarrien kopurua eta mota. Dena dela, Batzorde Akademikoak gehienez 15 ECTS egitea proposatu ahal izango du. Hautagaiaren aurreko hezkuntzak 15 ECTS baino gehiagoko prestakuntza osagarria behar duen hezkuntza-gabezia badu, eskaera ez da onartuko.

Ezarritako epean bete beharko dira hezkuntza gehigarriak. Horrela ez bada, doktoregaia programatik kanpo geldituko da.

Doktorego mailako prestakuntzatzat joko dira prestakuntza osagarriak, prezio publiko eta ikasteko bekak eta laguntzak emateari begira.

Programan onartua izateko irizpideakErakutsi/izkutatu azpiorriak

ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

Doktorego ikasketetan sartzeko bideei eta ikasleak onartzeari dagokionez, aplikatuko da 99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, doktorego ikasketa ofizialak arautzen dituena ( 6. eta 7. art. eta bigarren xedapen gehigarria). Halaber, parte hartzen duten beste unibertsitateetako doktoregoko ikasketa ofizialen arautegiak ere aplikatuko dira.

Doktorego programako batzorde akademikoak baldintzak biltzen dituzten hautagaien eskaerak ebaluatuko ditu, curriculuma eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera, aurrerago zehaztuko diren irizpideak erabiliz.

Ikasleen eskariak banan bana aztertuko dira, hautagaiak askotariko sarbideetatik datoz eta.

Gomendatutakoez bestelako sarrera profila duten eskaeren kasuan, batzorde akademikoak zehaztuko du, hala dagokionean, hautagaiak zein prestakuntza osagarri espezifiko egin behar dituen.

Europako Unibertsitate Eremukoak ez diren atzerriko herrialdeetako titulazioa duten eskatzaileei dagokienez, doktorego programako batzorde akademikoak haien eskariak bidaliko dizkio unibertsitateko organo eskudunari, behin betiko baimena eman dezan.

Hautagaiek ingeleseko B1 maila egiaztatu beharko dute. Eskaera egitean doktorego tesia Frantziako unibertsitate batekin tutorekidetzan egiteko asmoa adierazten duten pertsonek frantseseko B1 maila egiaztatu beharko dute.

MEREZIMENDUAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

Hautagaiak aurkeztutako curriculumaren eta dokumentazioaren arabera, batzorde akademikoak erabakiko du programa onartzea ala ez honako irizpide hauek erabiliz:

- Espediente akademikoa: % 40

- Eskatzailearen prestakuntzaren egokitasuna doktorego programarako (% 30)

- Doktorego programako ikerketa ildoen lan arloetan izandako ikerketa edo lan esperientzia (% 10)

- Doktorego programako gaiei lotutako argitalpenak (% 10)

- Bestelako merezimendu akademikoak (egonaldiak atzerrian, hizkuntzak eta abar) (% 10). Ingeleserako B1etik gorako maila egiaztatzea baloratuko da. Doktorego tesia Frantziako unibertsitate batekin tutorekidetzan egin gura dutenei frantseseko B1tik gorako maila egiaztatzea baloratuko zaie. Jatorrizko hizkuntza gaztelania ez duten atzerriko ikasleen kasuan, baloratuko da egiaztatzea beren gaztelania maila, bai ahozkoan eta bai idatzian, Cervantes Institutuko DELE maila ertainaren parekoa dela.

- Era berean, batzorde akademikoak elkarrizketa egin ahal izango die hautagaiei merezimenduak argitu eta baloratzeko.

Eskainitako plazakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Arduraldi osoko plazak:
7
Arduraldi partzialeko plazak:
3

Premia bereziak dituzten ikasleakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Doktorego programa egin nahi duten eta ezgaitasunek eragindako hezkuntza premia bereziak dauzkaten ikasleek, lehenengo eta behin, doktorego programaren koordinatzailearengana jo behar dute egoeraren berri emateko.

Horrez gain, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzura jo behar dute, behean adierazitako webgunean zehaztutako bideak erabilita, zerbitzuak programa egin nahi duen pertsona bakoitzaren premiei erantzun diezaien, informazioa, aholkuak eta orientazioa emanda. Horretarako, doktorego programa egin nahi duten ikasleek beren premia bereziei buruzko eskaera bat bete beharko dute.

Egun, zerbitzu honek arretarako atalak ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan. Horrez gain, UPV/EHUk ezgaitasunak dituzten ikasleentzako gida bat ere badauka.

Arduraldi partzialeko ikasleakErakutsi/izkutatu azpiorriak

UPV/EHUn doktoregoko ikasketak egin daitezke arduraldi partzialean. Honelakoetan, gehienez ere bost urtetan iraungo ahal dira programan onartu eta doktorego tesia aurkeztu arte. Behin aipatutako bost urtetako epea igarota, tesia gordailuan uzteko eskaera aurkeztu ezean, programaren batzorde arduradunak urtebetez luza dezake epea. Salbuespen gisa beste urte bi gehiagoz luza daiteke, kasuan kasuko doktorego programan zehaztu diren baldintzetan. Denbora partzialeko ikasketetan, bi urte gehiagoz luzatzeko baimendu dezakete eta, hori ere, salbuespen gisa, beste urte bat gehiagoz luza daiteke.

Ikasle partzial gisa onartzeko eskaria kasuan kasuko doktorego programaren batzorde akademikoak balioetsi eta baimendu beharko du.

Eskolak emateko hizkuntzakErakutsi/izkutatu azpiorriak

  • Gaztelania
  • Euskara
  • Ingelesa
  • Frantsesa
  • Galiziera