Sare Mugikorretarako Informazio eta Komunikazio-Teknologiak Doktorego Programa

Nazioko unibertsitate artekoa

Master eta Doktorego Eskolaren jarduerak

Mugaz gaindiko doktorialakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Izaera:
Hautazkoa
Orduak:
40
Deskribapena:
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitza:
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak:
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Academic English ikastaroa Zaragozako Unibertsitatean Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Izaera:
Hautazkoa
Orduak:
30
Deskribapena:
Hizkuntz estrategiak garatzea, ingelesaren ahozko eta idatzizko erabilera hobetzeko, ikerketa testuinguru batean. Ingelesezko testu espezializatuak ulertzeko estrategiak lantzea eta garatzea.
Emaitza:
Testu espezializatuen ereduak aztertzen ikastea (ikerketa artikulua, dibulgazio artikulua, abstract, aipamena, doktorego tesia, beka eskaera, komunikazio/korrespondentzia akademikoa, txostenak aurkeztea, doktorego tesiak aurkeztea, etab.) eta testuen ezaugarriak identifikatzea. Era kritikoan aztertzen ikastea jakintza arlo bakoitzera eduki espezifikoak transmititzeko erabiltzen diren ahozko eta idatzizko testuen eraikuntza prozesuak, ingelesezko testu espezializatu hobeak sortzeko.
Ebaluazio-sistemak:
Doktoregaien parte-hartzea kontrolatuko da, eta proba bat (ahozkoa eta idatzizkoa) egingo da ikastaroaren amaieran, garatutako jarduera batzuk praktikan jartzeko. Bi alderdi horiek jardueren dokumentuan jasoko dira.

Biltzarretako parte-hartzeak Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Izaera:
Nahitaezkoa
Orduak:
15
Deskribapena:
Estatuko eta nazioarteko batzarretan parte hartzea, tesiaren garapenean lortuz doazen ikerketa lanen emaitzetako batzuk aurkezteko.
Emaitza:
Komunikazioak prestatzean eta aurkeztean, doktoregaiak bere ikerketa eremuarekin lotutako batzarretan erabiltzen diren idazketa eta azalpen teknikak bereganatuko ditu, tesi zuzendariaren laguntzaz. Jendaurrean hitz egiten eta tesiaren ikerketa ildoei lotutako ideiak trukatzen ikasiko du, arlo berean diharduten beste erakunde batzuetako pertsonekin. Gainera, iritzi kritikoak lantzen ikasiko du, laburpenak egiteko orduan, baita batzarrean aurkeztutako bere arloko lanei buruzko judizio kritikoak ere.
Ebaluazio-sistemak:
Jardueraren kontrol prozedurei dagokienez, doktoregaiak batzarreko bertaratze ziurtagiria eta eginiko aurkezpenaren txosten bat aurkeztu beharko ditu. Doktoregaiak, halaber, laburpen txosten batean, batzarrean bere ikerketa eremuan egin diren ekarpen nagusien balorazio kritikoa egingo du. Dokumentazio hori tesi zuzendariak/tutoreak berrikusiko du, eskuratutako gaitasunak osoki egiaztatzeko, eta doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaio.

Doktoregoko Zeharkako Prestakuntza Programaren mintegi/ikastaroak Oviedoko Unibertsitatean Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Izaera:
Hautazkoa
Orduak:
60
Deskribapena:
Programako ikastaroen/mintegien bidez, ikerketaren komunikazio eta hedapen trebetasunak, laneratzea eta enplegu bilaketa landu nahi dira. 1. Mintegiak: Ikerketaren komunikazio eta hedapen trebetasunei, laneratzeari eta enplegu bilaketari loturiko gaien alderdi espezifiko bati buruzko saio monografikoak. 2. Ikastaroak: Lau mintegik eratuak eta hiru bloke tematiko handitan antolatuak: a) ikerketaren komunikazio eta hedapen trebetasunak; b) kalitatezko laneratzerako trebetasunak; c) enplegu orientazioa.
Emaitza:
Doktoregaiak gaitasun hauek eskuratuko ditu: ikerketaren zabalkunde eta komunikaziorako trebetasunak (ikerketa artikuluak idaztea; komunikazio zientifikoak ingelesez prestatzea eta aurkeztea; poster zientifikoak ingelesez sortzea eta aurkeztea); kalitatezko laneratzerako trebetasunak (talde lana; gatazkaren negoziazioa eta kudeaketa; lidergoa eta denboraren eta bileren kudeaketa eraginkorra; harreman komertzialen garapena enpresetan; antolakuntza aldaketaren kudeaketa); enplegura orientatutako trebetasunak (patente txostenak egitea eta zaintza teknologikoa; enpresa bat sortzeko eta negozio eredu bat lantzeko behar diren ezagutzak eskuratzea; finantzazio iturriak bilatzea...).
Ebaluazio-sistemak:
Banaka kontrolatuko da jardueran programatuko den saio bakoitzeko parte-hartzea. Gainera, doktoregaiak saioaren laburpen bat aurkeztu beharko du. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira, eta dokumentu hori tesi zuzendariak/tutoreak berrikusiko du, aldian behin. Helarazitako dokumentazioaren arabera, batzordeak eskuratu diren gaitasun esanguratsuen ziurtagiriak emango ditu.

Jardunaldiak Oviedoko Unibertsitatean, Doktoregoko Zeharkako Prestakuntza Programaren barnean Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Izaera:
Hautazkoa
Orduak:
8
Deskribapena:
Doktoregai multzo osoari zuzenduak, jardunaldi hauek hitzaldiak, panelak eta saio parte-hartzaileak konbinatzen dituzte, baita tesien edukiei eta doktoregaien ikerketen aurrerapenei buruzko poster azalpenak ere, honako helburu hauekin: a) doktoregaiek elkar ezagutzea; b) haien ikerketa lana ezagutaraztea enpresei eta gizarteari; c) unibertsitateko ikerketa lanaren alternatiba profesional posibleak eskaintzea doktoregaiei; d) doktoregaiek berrikuntza enpresetara zabaltzeko duten eginkizuna nabarmentzea. Haien prestakuntza zeregina zehaztuta dago Oviedoko Unibertsitatean jasota dauden zeharkako prestakuntza programaren ezaugarrietan (http://cei.uniovi.es/postgrado/doctorado/formacion). Honako hauek aipatzen dira helburutzat: - Doktoregaiek elkar ezagutzea. - Haien ikerketa lana ezagutaraztea enpresei eta gizarteari. - Unibertsitateko ikerketa lanaren alternatiba profesional posibleak eskaintzea doktoregaiei. - Doktoregaiek berrikuntza enpresetara zabaltzeko duten eginkizuna nabarmentzea. Helburu hauek garatuz, programako gaitasun batzuk eskuratuko lirateke, osoki edo partzialki; bereziki, cb15 gaitasuna, gizarteari komunikatzeko gaitasunari buruzkoa (komunikazio gaitasuna komunitate akademikoarekin eta zientifikoarekin, eta gizartearekin oro har, haren jakintza esparruei buruz, nazioarteko komunitate zientifikoan ohikoak diren moduetan eta hizkuntzetan.
Emaitza:
Doktorego jardunaldien bidez, ikasleek beren ikerketa modu eraginkorrean komunikatzeko trebetasunak eskuratuko dituzte: komunikazioa beste ikertzaile batzuei (komunikazio zientifikoa) eta gizarteari oro har (dibulgazio komunikazioa).
Ebaluazio-sistemak:
Banaka kontrolatuko dira jardueran programatukoa saioak (bertaratzea eta posterrak egitea eta ahoz aurkeztea, nagusiki). Gainera, doktoregaiak eginiko jardueren laburpen bat aurkeztu beharko du. Kontrol hauek eta laburpenak doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaizkio, eta dokumentu hori tesi zuzendariak/tutoreak berrikusiko du, aldian behin. Helarazitako dokumentazioaren arabera, batzordeak eskuratu diren gaitasun esanguratsuen ziurtagiriak emango ditu.

Mugikortasun egonaldiak Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Izaera:
Hautazkoa
Orduak:
480
Deskribapena:
Mugikortasun egonaldia doktorego programako unibertsitateekin lankidetzan diharduen erakunde batean.
Emaitza:
Prestakuntza espezifiko gehigarria tesiaren ikerketa ildoan. Beste ikergune batzuetan erabilitako ikerketa metodologien ikaskuntza.
Ebaluazio-sistemak:
Banaka kontrolatuko da jardueran programatuko den ekintza bakoitzeko parte-hartzea eta, oro har, egonaldi osoa. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira, eta dokumentu hori tesi zuzendariak/tutoreak berrikusiko du, aldian behin. Helarazitako dokumentazioaren arabera, batzordeak eskuratu diren gaitasun esanguratsuen ziurtagiriak emango ditu.

Zeharkako prestakuntza ikastaroa Kantabriako Unibertsitatean Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Izaera:
Hautazkoa
Orduak:
80
Deskribapena:
Ikastaroa bi modulutan banatzen da, astebetekoa horietako bakoitza. I. modulua: Doktorego berriari eta lan zientifikoa aurkezteko teknikei buruzko oinarrizko ikastaroa. Doktoregai berriei bereziki zuzendua. Honako hauek dira haren eduki espezifikoak: A) Metodoa eta etika zientzian. B) Artikulu zientifikoak idaztea eta argitaratzea. C) Emaitza zientifikoak jendaurrean aurkeztea: ahozko aurkezpenak eta posterrak. D) Dibulgazio zientifikoak. E) Ahozko aurkezpena hobetzeko teknikak. II. Modulua: 'Doktoregaiaren etorkizun profesionalari buruzko ikastaro aurreratua'. Bereziki zuzendua doktorego tesia aurkezteko zorian dauden doktoregaiei edo duela gutxi doktore bihurtu direnei. Honako hauek dira haren eduki espezifikoak: A) Etorkizun profesionala. B) I+G+B ikerketa proiektuen garapena. C) Jakintzaren koordinazioa eta transferentzia. D) Unibertsitatea-enpresa lankidetza. E) Ekintzailetza unibertsitatetik.
Emaitza:
Doktoregaiak bere doktorego tesia garatuko den esparru berriaren irakurketa zehatz eta praktikoa eskuratuko du; besteak beste: araudi berriari buruzko argibide orokor teorikoak eta orain arteko egoerarekiko desberdintasun nagusiak. Bere proiektua erregistratzean hauta ditzakeen arduraldi modalitateak ezagutuko ditu, eta, horrez gainera, erregistroa egiteko modua, doktorego tesia defendatzeko epeak eta zer motatako tesiak egin ditzakeen (mota bakoitzaren eskakizunak barne). Amaitzeko, bere ikerketaren emaitzak idatziz nahiz ahoz aurkeztu beharko ditu, behin eta berriro, hainbat hizkuntzatan eta euskarritan. Aldi bakoitzean, prestatzen ari den ikertzaileak ikasitako orokortasunak jarriko ditu praktikan.
Ebaluazio-sistemak:
Prestakuntza saio guztietara joatea banaka kontrolatuko da. Egoki iritziz gero, ikasleak jardueretan izan duen errendimendua ere ebaluatuko da, azterketa baten bidez (gai jakin batzuei buruzko azalpenak edo erantzun bat baino gehiago dituzten galderez osatutako ebaluazioa) edo lan bat aurkeztuta (prestakuntza jardueraren zuzendariak lan horri buruzko argibide zehatzak emango dizkio ikasleari). Kontrol horiek guztiak doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tesi zuzendariak eta tutoreak berrikusiko dute, aldian behin, eta programaren batzorde akademikoak ebaluatuko du.