Elikadura Kalitatea eta Segurtasuna Doktorego Programa

Esklusiboa

Aurkezpena

"Elikadura Kalitatea eta Segurtasuna" doktorego programak elikadura segurtasunaren esparruko -alderdi mikrobiologikoa eta alderdi kimikoa barne- ikerkuntza heziketarekin eta elikagaien kalitatearen esparruko -alderdi nutritibo, sentsorial osasungarri eta teknologikoak barne- ikerkuntza heziketarekin erlazionatutako diziplina anitzeko alderdiak barne hartzen ditu. Programak elikagaien lantze prozesuaren kalitatea eta segurtasuna barne hartzen ditu, lehengaietatik hasi eta azken produkturaino, kontuan hartuta elikagaiak kontsumorako fabrikatu, eraldatu, kontserbatu eta prestatzeko prozesu teknologikoak. Doktorego programa hau abalatzen duten ikertaldeek beren espezializazioa guztia elikagaien kalitate eta segurtasunerako oso garrantzitsuak diren esparru desberdinen zerbitzura jartzen dute, hala nola kimika, biokimika, biologia, mikrobiologia, teknologia eta ingeniaritzaren arloak.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).