Energia Eraginkortasuna eta Jasangarritasuna Ingeniaritzan eta Arkitekturan Doktorego Programa

Nazioko unibertsitate artekoa

Aurkezpena

Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU), Vigoko Unibertsitatearen eta Burgoseko Unibertsitatearen Unibertsitate arteko Doktorego Programa bat da. Aipatutako unibertsitateen Ingeniaritza Termikoaren Unibertsitate arteko Programan du jatorria. Dagoeneko 10 urte dira aipatutako programa eskaintzen denetik eta 2011n Bikaintasuneranzko Aipamena lortu zuen.

IKERKETA ILDOAK

Alde batetik, industria eta garraioko energia eraginkortasunari eta jasangarritasunari dagozkion ikerketa ildoak daude. Hirugarren ildoa eraikuntzaren esparruari dagokio.

Energia eraginkortasuna, sistema termikoen, mekanikoen eta energia berriztagarrien modelizazioa ildoari dagokionez, energia berriztagarrien potentziala, biomasaren errekuntzaren modelatua, biomasa galdaren diseinua, CFD bidez errekuntza prozesuen simulazioa eta abar gisako gaiak aztertzen dira.

Bigarren ikerketa ildoa doitasun handiko tekniken bidez industria intereseko fluidoen propietate termodinamikoen ikerketarena da. Ildo honetan industria interes gehien duten fluido berriak ikertzen dira, hala nola elektrolito likidoak, ionikoak eta nanofluidoak.

Hirugarren ildoa eraikuntzaren munduari dagokio eta eraikuntzaren energia eraginkortasunarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako gaiak barne hartzen ditu. Hauek dira ildo honen esparruan garatzen diren ikerketa jarduerak: bero transferentziaren esperimentazioa eta modelatua eraikinen osagaietan, eraikinen energia birgaitzea, ACVren garapen metodologikoa eraikuntzan eta abar.

EGONALDIAK ATZERRIKO IKASTEGIETAN

Programan izena ematen duten ikasleek egonaldiak egingo dituzte UPV/EHUren lankide diren ikastegi ugarietako batean. Besteak beste: Caledonian University (Glasgow) , Laboratoire d'Etude des Phénomènes de Transfert Appliqués au Bâtiment, Reutlingen Research Institute (Alemania), Milango Unibertsitateko Energia Saila eta abar.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).