Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak Doktorego Programa

Esklusiboa

Onarpena eta matrikula

Doktorego-ikasketetara sartzeko eskakizun orokorrakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Oro har, 99/2011 Errege Dekretuaren arabera, doktorego programan sartu ahal izateko beharrezkoa da eskuratuta izatea graduko edo unibertsitate masterreko Estatuko titulu ofizial bat, betiere, bi ikasketa horietan gutxienez 300 ECTS gainditu badira, eta horietako 60 kreditu master mailakoak badira.

Masterreko titulua atzerriko unibertsitate bateko izanez gero, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak onartu behar du sarrera.

Bestalde, doktorego programan sartzeko aukera ematen dute:

- Medikuntzako Graduak, Farmaziakoak eta Odontologiakoak, masterrik eginda izan gabe (1)

- Lizentziaturek, goi mailako ingeniaritzek eta arkitekturak.

- Ebaluazio positiboarekin gaindituta izatea Osasun Zientzietako espezialitate bateko prestakuntza programako bi urte gutxienez.

- Atzerriko unibertsitate titulua: aldez aurretik egiaztatu behar da masterraren pareko maila daukala eta jatorrizko herrialdean doktoregoko ikasketetarako sarbidea ematen duela. Doktorego programan onartua izateak ez du esan nahi titulua homologatzen denik, eta titulua onartzeak izango duen ondorio bakarra doktoregoko ikasketetan sartzea izango da.

- Ikasketa Aurreratuen Diploma (778/1998 ED) edo ikertzeko gaitasuna lortuta izatea (185/1985 ED).

- Estatuko beste doktore tituluren bat izatea, unibertsitateen aurreko antolamenduari jarraituz lortua.

(1) UPV/EHUko eta beste unibertsitate batzuetako Medikuntzako Graduak, Farmaziakoak eta Odontologiakoak aitortua daukate master maila (MECES-eko 3. maila)

Oharra: Agiri honetan jasotakoa informaziorako baino ez da. Beraz, ez dauka balio legalik eta ezin izango da erabili errekurtsoen oinarri gisa.

Sarrera-profilaErakutsi/izkutatu azpiorriak

Programan sartzeko programako ikerketa lerroetakoren batekin (edo batzuekin) zerikusia edo lotura duen edozein jakintza arlotako Master ofizial bat behar da.

Lizentziatu edo graduatu titulua eta doktorego ikasketetarako sarbidea ematen duen 60 ECTS kredituko (gutxienez) master ofizial bat izatea eskatzen da. Gaitasun kognitiboak eta linguistikoak eskatuko dira, eta teknologia informatikoak erabiltzeko gaitasuna, erabiltzaile mailan. Atzerriko beste hizkuntza batzuk irakurmen eta idazmen mailan jakitea positiboki baloratuko da.

Onarpen prozesuaz Batzorde Akademikoa arduratuko da, eta, behar izanez gero, elkarrizketa pertsonala egingo da ideia abstraktuak antolatzeko gaitasuna, ikerketa proposamen bati ekiteko gaitasuna eta kritika, autokritika eta kritika analitikorako gaitasuna baloratzeko.

Honako hauek ere baloratuko dira:

Hautagaien analisi eta sintesirako gaitasuna eta gai konplexuei modu kritikoan eta irekian heltzeko gaitasuna.

Argumentatzeko gaitasuna.

Komunikatzeko gaitasuna.

Prestakuntza osagarriakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Prestakuntza lortuko da UPV/EHUk arloan (zuzenbidea, ekonomia, filosofia, hezkuntza eta hizkuntza politikak) eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 6 ECTS kreditutik 15era bitartean eginda, edo ikerketako konpetentzietan pareko prestakuntza eginda. Ikaslea horietan matrikulatuko da bere tutoreak edo tesiaren zuzendariak aholkatuta behin Doktorego Programan matrikulatu ondoren.

Dena den, eta adibide moduan, Batzorde Akademikoari bidezko irudituko balitzaio, hona hemen arlo bakoitzeko prestakuntza osagarri batzuk:

FILOSOFIA. Garaiko gizakiaren arazoranzko hurbilketa filosofikoa. 30 ord.

EKONOMIA Gobernantza berria globalizazioaren testuinguruan. 30 ord.

ZUZENBIDEA. Globalizazio neoliberala. 30 ord.

HEZKUNTZA. Teknologia, ikaskuntza eta hezkuntzaren ikerketa. 3 kreditu

HIZKUNTZA POLITIKAK.

-LEHEN AUKERA. Hizkuntza Planifikazio Integral baten Esparruak eta Europan horiek nola aplikatu. 30 ord.

-BIGARREN AUKERA Hizkuntza minoritarioak babesteko eredu juridikoak eta hizkuntza eskubideak. 30 ord.

SOCIOLOGY OF LAW: Doktorego programako prestakuntza osagarria doktoregaiak eta tesiaren zuzendariak adostuko dute, eta horren berri Batzorde Akademikoari emango diote. Sociology of Law/Soziologia Juridikoaren arloan bi aukera daude: a) apiriletik irailera Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuan antolatu ohi diren edo kideko beste erakunde akademiko edo ikertzaile batek antolatzen dituen bi workshop edo mintegi jarraitzea (eskaintzen diren 12-14ren artean hautatuta); b) bi ikastaro espezifiko jarraitzea (guztira: 30 ordu, 5 ECTS kreditu) urritik martxora bitartean aipatutako Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuak urtero antolatu ohi dituen 10-13 ikastaroen artean hautatuta.

Programan onartua izateko irizpideakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Irizpideen balorazio zehatza hau da: Masterraren kalifikazioa (% 75), hizkuntza gaitasunak (% 10), analisi kritiko eta analitikorako eta lanerako gaitasuna (% 15).

Eskainitako plazakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Arduraldi osoko plazak:
30
Arduraldi partzialeko plazak:
35

Premia bereziak dituzten ikasleakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Doktorego programa egin nahi duten eta ezgaitasunek eragindako hezkuntza premia bereziak dauzkaten ikasleek, lehenengo eta behin, doktorego programaren koordinatzailearengana jo behar dute egoeraren berri emateko.

Horrez gain, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzura jo behar dute, behean adierazitako webgunean zehaztutako bideak erabilita, zerbitzuak programa egin nahi duen pertsona bakoitzaren premiei erantzun diezaien, informazioa, aholkuak eta orientazioa emanda. Horretarako, doktorego programa egin nahi duten ikasleek beren premia bereziei buruzko eskaera bat bete beharko dute.

Egun, zerbitzu honek arretarako atalak ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan. Horrez gain, UPV/EHUk ezgaitasunak dituzten ikasleentzako gida bat ere badauka.

Arduraldi partzialeko ikasleakErakutsi/izkutatu azpiorriak

UPV/EHUn doktoregoko ikasketak egin daitezke arduraldi partzialean. Honelakoetan, gehienez ere bost urtetan iraungo ahal dira programan onartu eta doktorego tesia aurkeztu arte. Behin aipatutako bost urtetako epea igarota, tesia gordailuan uzteko eskaera aurkeztu ezean, programaren batzorde arduradunak urtebetez luza dezake epea. Salbuespen gisa beste urte bi gehiagoz luza daiteke, kasuan kasuko doktorego programan zehaztu diren baldintzetan. Denbora partzialeko ikasketetan, bi urte gehiagoz luzatzeko baimendu dezakete eta, hori ere, salbuespen gisa, beste urte bat gehiagoz luza daiteke.

Ikasle partzial gisa onartzeko eskaria kasuan kasuko doktorego programaren batzorde akademikoak balioetsi eta baimendu beharko du.

Eskolak emateko hizkuntzakErakutsi/izkutatu azpiorriak

  • Gaztelania
  • Euskara
  • Ingelesa
  • Alemana
  • Frantsesa
  • Portugalera