Garaiko Historia Doktorego Programa

Nazioko unibertsitate artekoa

Aurkezpena

Doktorego-programa honen bidez, Historia Garaikidean goi kualifikazioko ikerkuntzarako prestakuntza erdietsi nahi da. Unibertsitate arteko programa dugu, zazpi unibertsitateok batera irakatsitakoa: Madrileko Unibertsitate Autonomoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Done Jakue Compostelako unibertsitatea, Valentziako unibertsitatea (Estudi General) eta Zaragozako unibertsitatea.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).