Garaiko Historia Doktorego Programa

Nazioko unibertsitate artekoa

Onarpena eta matrikula

Doktorego-ikasketetara sartzeko eskakizun orokorrakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Oro har, 99/2011 Errege Dekretuaren arabera, doktorego programan sartu ahal izateko beharrezkoa da eskuratuta izatea graduko edo unibertsitate masterreko Estatuko titulu ofizial bat, betiere, bi ikasketa horietan gutxienez 300 ECTS gainditu badira, eta horietako 60 kreditu master mailakoak badira.

Masterreko titulua atzerriko unibertsitate bateko izanez gero, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak onartu behar du sarrera.

Bestalde, doktorego programan sartzeko aukera ematen dute:

- Medikuntzako Graduak, Farmaziakoak eta Odontologiakoak, masterrik eginda izan gabe (1)

- Lizentziaturek, goi mailako ingeniaritzek eta arkitekturak.

- Ebaluazio positiboarekin gaindituta izatea Osasun Zientzietako espezialitate bateko prestakuntza programako bi urte gutxienez.

- Atzerriko unibertsitate titulua: aldez aurretik egiaztatu behar da masterraren pareko maila daukala eta jatorrizko herrialdean doktoregoko ikasketetarako sarbidea ematen duela. Doktorego programan onartua izateak ez du esan nahi titulua homologatzen denik, eta titulua onartzeak izango duen ondorio bakarra doktoregoko ikasketetan sartzea izango da.

- Ikasketa Aurreratuen Diploma (778/1998 ED) edo ikertzeko gaitasuna lortuta izatea (185/1985 ED).

- Estatuko beste doktore tituluren bat izatea, unibertsitateen aurreko antolamenduari jarraituz lortua.

(1) UPV/EHUko eta beste unibertsitate batzuetako Medikuntzako Graduak, Farmaziakoak eta Odontologiakoak aitortua daukate master maila (MECES-eko 3. maila)

Oharra: Agiri honetan jasotakoa informaziorako baino ez da. Beraz, ez dauka balio legalik eta ezin izango da erabili errekurtsoen oinarri gisa.

Sarrera-profilaErakutsi/izkutatu azpiorriak

Teknika eta metodo historiografikoei dagokionean: joera historiografikoei, ikerkuntza metodoei eta lehenengo eta bigarren mailako iturburuei buruzko jakintza.

Ikaskuntzari dagokionean: gai historikoei buruzko informazioa eskuratu, iturburu eta baliabide digitalak erabili, informazioa kritikoki aztertu, ahozko aurkezpenak egin eta saiakerak idazteko trebeziak.

Ikerkuntza historikoari dagokionean: egoera historien analisiak egin; ikerkuntzarako gai esanguratsuak definitu; aztergaiaren egoera egin eta gertakarien testuinguru historikoa osatu eta analisi historikoaren helburua zehazteko trebetasuna.

Hizkuntza jakiteari dagokionean: Gaztelaniaren B2 mailako jakite maila, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera (ingelesaren B2 maila ere balioetsiko da).

Prestakuntza osagarriakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Ez dago.

Programan onartua izateko irizpideakErakutsi/izkutatu azpiorriak

1. Espediente akademikoa (% 40).

2. Curriculum vitae (% 40). Bereziki balioetsiko da: Doktorego programarekin erlazionatutako titulazioak; atzerrian, unibertsitateetan edo aitorpen ofizialeko ikerguneetan egindako egonaldi akademikoak; gradu eta master mailako laguntza edo beka lehiakorrak lortuta izatea.

3. B2 ingelesaren edo programaren testuinguru zientifikoan garrantzia luketen beste hizkuntzen jakite maila (% 10).

4. Elkarrizketa pertsonala. Arrazoi justifikatuak direla medio, ezin izango balitz egin, motibazioari buruzko gutun bat eska liteke (% 10).

Eskainitako plazakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Arduraldi osoko plazak:
10
Arduraldi partzialeko plazak:
5

Premia bereziak dituzten ikasleakErakutsi/izkutatu azpiorriak

Doktorego programa egin nahi duten eta ezgaitasunek eragindako hezkuntza premia bereziak dauzkaten ikasleek, lehenengo eta behin, doktorego programaren koordinatzailearengana jo behar dute egoeraren berri emateko.

Horrez gain, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzura jo behar dute, behean adierazitako webgunean zehaztutako bideak erabilita, zerbitzuak programa egin nahi duen pertsona bakoitzaren premiei erantzun diezaien, informazioa, aholkuak eta orientazioa emanda. Horretarako, doktorego programa egin nahi duten ikasleek beren premia bereziei buruzko eskaera bat bete beharko dute.

Egun, zerbitzu honek arretarako atalak ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan. Horrez gain, UPV/EHUk ezgaitasunak dituzten ikasleentzako gida bat ere badauka.

Arduraldi partzialeko ikasleakErakutsi/izkutatu azpiorriak

UPV/EHUn doktoregoko ikasketak egin daitezke arduraldi partzialean. Honelakoetan, gehienez ere bost urtetan iraungo ahal dira programan onartu eta doktorego tesia aurkeztu arte. Behin aipatutako bost urtetako epea igarota, tesia gordailuan uzteko eskaera aurkeztu ezean, programaren batzorde arduradunak urtebetez luza dezake epea. Salbuespen gisa beste urte bi gehiagoz luza daiteke, kasuan kasuko doktorego programan zehaztu diren baldintzetan. Denbora partzialeko ikasketetan, bi urte gehiagoz luzatzeko baimendu dezakete eta, hori ere, salbuespen gisa, beste urte bat gehiagoz luza daiteke.

Ikasle partzial gisa onartzeko eskaria kasuan kasuko doktorego programaren batzorde akademikoak balioetsi eta baimendu beharko du.

Eskolak emateko hizkuntzakErakutsi/izkutatu azpiorriak

  • Gaztelania
  • Valentziera
  • Euskara
  • Ingelesa
  • Galiziera