Neurozientzia Kognitiboa / Cognitive Neuroscience Doktorego Programa

Esklusiboa

Aurkezpena

Neurozientzia Kognitiboa, besteak beste, psikologia kognitiboa, neurofisiologia, linguistika eta neuropsikologia klinikoa bezalako hain arlo diferenteen diziplinarteko abentura batetik, eta neuroirudiaren eta konputazioaren arloan emandako aurrerapenetatik sortzen da. Diziplinarteko abentura honen xede da hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen azpian dauden mekanismo zerebralak aurkitzea.

Programaren helburua da Neurozientzia Kognitiboaren arloan ikertzaileak prestatzea, ezagutzaren mugan aurrerabideak lortzeko, eta Osasunaren eta Hezkuntzaren arloetara ezagutza transferitzeko. Diziplinarteko prestakuntza teorikoari eta neuroirudiaren arloko teknika aurreratuei arreta berezia eskainiko zaie.

Programa ondorengo gai hauei buruzko hainbat ikerketa talderen bitartez egituratzen da: Hizkuntza eta irakurketa, Eleaniztasunaren neurobiologia, Neurodegenerazioa eta hizkuntzaren nahasmenduak, eta Neurozientzia Kognitiboko metodo aurreratuak.

Aldez aurretik BCBLaren aukeraketa prozesu batean hartu behar da parte derrigorrez. Aurkeztu beharreko dokumentazioari eta epeei buruzko informazio gehiago hr@bcbl.eu helbidean.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).