Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP) Doktorego Programa

Esklusiboa

Aurkezpena

Doktorego programa hau "Global Change and Heritage" Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak (PIUk) bultzatzen du. Bikaintasuneko hiru ikertaldek osatzen dute unitate hori: IbeA-k (Ingurumeneko Kimika Analitikoak), HGI-k Hidrogeologia, Geoteknia eta Ingurumenak eta GPAC-k (Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeak (OEIT-k)), eta UPV/EHUko, Ondare Zientzien-Incipit Institutuko (CSIC) eta UNESCOren Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedrako beste ikertzaile batzuek.

Doktorego programa honetan, "Ondarea" eta "Paisaia" Paisaiaren Europako Hitzarmenaren kontzeptuzko esparruaren barruan ulertu behar da (Europako Kontseiluak onartu zuen 2000ko uztailaren 19an eta Florentzian sinatzeko zabalik geratu zen 2000ko urriaren 20an). Paisaiaren Europako Hitzarmena benetako berrikuntza da ondare kultural eta naturalari buruzko nazioarteko beste dokumentu batzuen aldean; izan ere, honela definitzen du paisaia: lurraldeko edozein leku, biztanleriak hautematen duen bezala, izaera faktore natural eta/edo gizatiarren ekintzaren eta elkarrekintzaren emaitzatik hartu duena. Paisaiaren Europako Hitzarmenak bereziki azpimarratzen du prestakuntzaren eta hezkuntzaren premia, paisaiaren arloko adituen prestakuntza bultzatuz, maila profesionaletatik maila akademiko gorenekoetaraino. "Global Change and Heritage" PIUk aukera bikaina ikusi zuen koiuntura honetan ondareari eta paisaiari buruzko Europako gidalerroekin bat datorren doktorego programa bat bultzatzeko.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).