Emakume Ikerlarientzako II. Idazketa Astea (Kongresua )

Noiz eta non

2016/07/05, 18:00

Deskribapena

Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroak eta UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak, Manuel Agud Querol Unibertsitate Egoitzarekin (RESA) elkarlanean, Emakume Ikertzaileen II. Idazketa Astea antolatu dute; uztailaren 4tik 8ra bitartean egingo da, Carlos Santamaria Zentroan bertan.

Hainbat unibertsitatetako 16 ikertzailek parte hartuko dute (UPV/EHUko 12k); horietatik 5ek, gainera, ostatu beka bat lortu dute. Jardunaldian, idazketa bateratuko saioak egingo dira, eta ikertzaile bakoitzak artikulu bat idatziko du.

Horrez gain, bi ekitaldi ireki izango dira, uztailaren 5ean eta 7an:

  • Uztailaren 5ean, asteartea, 18:00etan, Carlos Santamaria Zentroko Irakaskuntza Tailerrean, Beatriz Moral Ledesma antropologoak "Cómo preparar un artículo para su publicación" hitzaldia emango du.
  • Uztailaren 7an, osteguna, 18:00etan, Carlos Santamaria Zentroko Irakaskuntza Tailerrean, kontziliazioari buruzko mahai inguru bat egingo da, eta bertan parte hartuko dute Gabriela Chotro Lerda UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak eta Carmen Agoués Mendizabal Uda Ikastaroen zuzendariak. Teresa Nuño Angos Berdintasunerako zuzendaria izango da solasaldiaren moderatzailea.
     

Programa