BC3 Open Day: Otsailak 9

Noiz eta non

  • Noiztik: 2017/02/09, 10:00
  • Noiz arte: 2017/02/09, 15:00

Deskribapena

BC3 Basque Centre for Climate Change-k, Otsailaren 9an ospatuko den, "Ate Irekiak Jardunaldian" parte hartzera gonbidatzen zaitu.

BC3 Basque Centre for Climate Change, 2008 urtean Eusko Jaurlaritzak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin sortutako Basque Excellence Research Centre (BERC)-a da.

Jardunaldi honen helburua, BC3-k burutzen duen klima aldaketaren zientzia Euskal Herriko Unibertsitateko kideei aurkeztea da, beti ere bi erakundeen arteko kolaborazioak zeintzu izan daitezken aztertu eta sustatzeko asmoarekin.

"Ate Irekiak Jardunaldia" UPV/EHU-ko ikerlari, irakasle eta doktoregoei zuzendua dago eta topaketa gisa antolatzen da.

Izen-ematea eskatzen da. Edozein ikerketa taldeetako BC3-ko ikerlariekin batzartu nahiko bazenu mesedez adierazi ezazu izen-emate galdetegian.
 
Izena emateko imprimakia hemen eskuragarri
info.bc3research.org/eu/event/open-day/

*Ahozko aurkezpenak Ingelesez izango dira