Master bekak CIC nanoGUNE

Lehenengo argitaratze data: 2016/07/14

CIC nanoGUNEk 4 beka eskaintzen ditu ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduta.

Bekak 3.000€-koak dira proiektuak irauten duen epe osorako eta ez dira helburu berbera duten beste laguntzekin bateragarriak. Interesa duten ikasleek master titulazio ofizial batean izen emanda eta onartuak egon beharko dute laguntzak jasotzeko.

Hautagaiek CVa eta expediente akademikoa Irailaren 11a baino lehen bidali behar dute director@nanogune.eu, eta zein master proiektutan lan egin nahiko luketen zehaztu beharko dute. (Ikusi master proiektuak hemen).