Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Doktorego Eskolaren jakinarazpena COVID 19 koronabirusak sortutako egoeraren aurrean

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/10

COVID‑19 koronabirusaren aurkako neurrien artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du bertan behera uztea ikasgelako irakaskuntza Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arabako Campuseko ikastegietan, martxoaren 10etik martxoaren 23ra bitartean. 

Doktorego Eskolak, bere aldetik, eskolen etenaldi honen aurrean eta egon daitezkeen beste batzuen aurrean, honako hau jakinarazten die bere ikasle eta ikasleei:

  1. Beste ikastegi batzuen menpe dauden masterretako bigarren eta ondoko urteko ikasleek kontuan hartu behar dituzte orain beren masterren ardura daukaten ikastegien eta master horietako batzorde akademikoen azalpenak.
  2. Doktorego Eskolako doktoregaiak ikastegiko ikasleak dira baina, aldi berean, UPV/EHUko zein beste erakunde edo enpresa batzuetako langileak izan daitezke. Horregatik, Doktorego Eskolak bere doktoregaiei bidaltzen dizkien jakinarazpenak bidaltzen dizkie eskola horretako ikasle diren aldetik. Langile diren aldetik doktoregaiek jaso beharreko azalpen edo jarraibideak, berriz, beren languneek eman behar dizkiete.
  3. Arabako Campuseko doktorego programetako ikasleei zuzendutako aurrez aurreko prestakuntza jarduera espezifikoak eta zeharkakoak bertan behera utzi dira, beste abisu bat eman arte. Era berean, bertan behera utzi dira UPV/EHUren Arabako Campuseko ataletan egiten diren doktoregoko praktikak. Gogorazi nahi dizuegu EAEko osasun erakundeetan egiten diren praktikak bertan behera utzi zirela.
  4. Doktorego Eskolak hemendik gutxira emango du argitara aurrez aurreko prestakuntza jarduera espezifikoen eta zeharkakoen ordez abian jarriko duen irakaskuntza plana, Arabako Campuseko doktorego programetako ikasleei zuzendua, bai eta Gipuzkoa eta Bizkaiko campusetakoei ere, eskolak bertan behera utzi behar izatea gertatuz gero.
  5. Doktorego Eskolak ikasle eta irakasleen zalantzak eta galderak erantzungo ditu bai telefonoz (946018327 ) bai posta elektronikoz (doke@ehu.eus), eta bere webgunean: https://www.ehu.eus/eu/web/doktorego-eskola
  6. UPV/EHUren informazio instituzionala www.ehu.eus webgunean dago argitaratuta.
  7. Jakinarazpen honek ez die eragiten graduondoko sare latinoamerikarreko ikasleei.