UPPA - UPV/EHU mugaz gaindiko dok barnetegiak 2016 (Kongresua Nazioartekoa)

Noiz eta non

2016/10/10, 9:00

Deskribapena

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak (MDe) UPPA-UPV/EHU Mugaz Gaindiko Dok Barnetegiak antolatu ditu, Paue eta Aturriko Herrialdeetako unibertsitatearen  lankidetzaz, urriaren 10etik 14ra bitartean  Salies-de-Béarnen (Frantzia).

UPV/EHUko doktoregaiek eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateko eta Bordeleko Unibertsitatekoek  elkarrekin bizi eta batera egingo dute lan bost egun horietan, parte hartzaileek inongo kosturik izan gabe.

Interesatuek uztailaren 1etik 31ra bitartean emango dute izena webgune honetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolarekin: mde@ehu.eus