null

Master eta Doktorego Eskolako zuzendaritza batzordearen eraketa: irailaren 19an

Noiz eta non

2012/09/19, 10:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Bilbao (Bizkaia) (Bizkaia)

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Irailaren 19an Master eta Doktorego Eskolako Zuzendaritza Batzordea eratuko da, goizeko 10:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Master eta Doktorego Eskolako behin-behineko arautegiari jarraiki, zuzendaritza batzordeak osakide hauek izango ditu: zuzendaria, zuzendariordea, idazkari akademikoa, eskolari atxikitako master eta doktorego programen arduradunak, master eta doktoregoko ikasleen 6 ordezkari hautetsi, AZPkoen bost ordezkari hautetsi eta erakunde lankideen bost ordezkari. Eskolako Zuzendaritza Batzordearen eginkizuna da Kontseilu Iraunkorreko kideak izendatzea. Horregatik, Zuzendaritza Batzordea eratzeko ekitaldian Kontseilu Iraunkorreko kideak hautatzeko egutegia aurkeztuko dugu, eta hauteskunde batzordeko kideak aukeratuko ditugu zozketaz. Azkenik, hitzaldi bat izango dugu: "Escuelas de doctorado y tendencias en educación doctoral en Europa", M. Teresa Anguera irakasle gonbidatuaren eskutik. Anguera irakaslea Universitat de Barcelona-ko Politica Docent i Científica-ko errektoreordea da, eta EUA-CDEko (European Universities Association-Council for Doctoral Education) Steering Committee-ko kidea. Master eta doktorego programen arduradunen errolda irailaren 19an bertan itxiko da. AZTERGAIEN ZERRENDA, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Zuzendaritza Batzordea eratzeko bilerakoa: 1.- Agurra, UPV/EHUko Akademia Antolakuntzako errektoreorde Javier Gil Goikuria jaunarena. 2.- Aurkezpena, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Miren P. Cajaraville Bereziartua andrearena. 3.- UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Zuzendaritza Batzordea eratzea. 4.- Onartzea UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Batzorde Iraunkorra osatzeko xedez egingo diren hauteskundeetako egutegia eta prozedura. 5.- Zozketa UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Hauteskunde Batzordea osatzeko. 6.- Galde-eskeak 7.- Hitzaldia, "Escuelas de doctorado y tendencias en educación doctoral en Europa" izenburuduna. Hizlari gonbidatua: M. Teresa Anguera irakaslea, Bartzelonako Unibertstiateko Ikasketa eta Zientzia Politikako errektoreordea eta Steering Committee de la EUA-CDEko kide (European Universities Association-Council for Doctoral Education). Ekitaldiaren amaieran aperitifa egongo da.