Eduki publikatzailea

11. Eska dezaket eskaria arduraldi osotik arduraldi partzialera igarotzeko eta alderantziz?

Arduraldia aldatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari edota arduradunari. Aldaketa onartuz gero, berriz kalkulatuko dute zein epe duzun tesia aurkezteko.