Eduki publikatzailea

16. Zer da konpromiso dokumentua?

Web orrian aurkituko duzun konpromiso dokumentuan biltzen dira doktoregoko prestakuntzan zehar arlo akademikoan eta administratiboan betebeharrekoak. Doktorego programako arduradunak, doktoregaiak, tutoreak eta zuzendariak sinatu behar dute dokumentu hori.

Konpromiso dokumentua lehenbailehen sinatu behar da, eta, edozelan ere, zuzendaria esleitu eta sei hilabeteko epearen barruan.  Behin sinatuta, doktoregaiak GAUR aplikaziora igo behar du PDF formatuan.

Jatorrizko agiri sinatua artxibatu egin behar da doktoregaiaren espedientean, eta, beraz, doktorego programako idazkaritzan aurkeztu beharko da.