II. Biltzar Nazionala / Prestakuntzako Ikertzaileen IV. Jardunaldiak

Noiz eta non

2019/06/26

Deskribapena

JIFFIak ezagutzen al dituzu?

Aurreko edizioen arrakasta ikusita, atsegin handiz aurkezten dizkizuegu Granadako Unibertsitatean, 2019ko ekainaren 26, 27 eta 28an, egingo diren biltzarra/jardunaldiak:  II Congreso Nacional / IV Jornadas de Investigadores en Formación (JIFFI) (II. Biltzar Nazionala / Prestakuntzako Ikertzaileen IV. Jardunaldiak). Ezagutza sortu eta partekatzeko gune gisa sortu dira jardunaldiak, eta helburu dute diziplinartekotasuna eta zientzia dibulgazioa sustatzea.

Biltzarra doktoregoko ikasleei zuzenduta dago, edozein zientzia diziplinatakoei. Ahozko komunikazio, poster eta dibulgazioko jarduerak aurkez daitezke edo parte hartzaile gisa joan. Izena emateko eta laburpenak bidaltzeko prozesua abian da eta irekita egongo da 2019ko apirilaren 21 arte.

Hemen duzue informazio gehiago: http://jornadasjiffi.ugr.es/