Ikasleak atzerriko enpresetan praktikak egiteko IkaslePraktikak 2018/19 deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/14

Aurreko urteetan bezala, "Erasmus+ IkaslePraktikak" Programaren 2018/2019 deialdia zabaldu du UPV/EHUk. Programa hori, Europako Batzordearen Erasmus+ mugikortasun programei lotutako deialdiaren baitan kokatzen da eta UPV/EHUk curriculumetik kanpoko praktikaldiak eskaintzen dizkie UPV/EHUn matrikulatutako ikasleei atzerriko enpresetan eta unibertsitateetan.

Deialdia irailaren 3an argitaratu zen eta eskabideak aurkezteko epea zabalik dago. Eskaerak jasotzen diren unetik diru-hornidura agortu arte baloratu eta ebatziko dira. Nolanahi ere, eskaera aurkezteko azken eguna 2019ko maiatzaren 31a izango da.

Deialdia eta programari buruzko informazioa https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/ikaslepraktikak webgunean irakurri ahal izango da.