UPV/EHUko doktoregaiei harrera egiteko jardunaldia

Noiz eta non

2019/11/12

Deskribapena

Doktorego Eskolak UPV/EHUko doktoregaiei harrera egiteko jardunaldia antolatu du, eta bertara joateko gonbita egiten dizugu honen bidez. Jardunaldia hiru campusetan egingo denez, ondoen etortzen zaizun tokia eta eguna aukeratu ditzakezu.

Jardunaldia toki eta ordu hauetan egingo da:

  • Arabako Campusean, azaroaren 12an (asteartea), 10:30ean, Micaela Portilla Ikerguneko Ekitaldi Aretoan (Gasteizen) 
  • Bizkaiko Campusean, azaroaren 13an (asteazkena), 11:00etan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Leioa-Erandio eremuan)
  • Gipuzkoako Campusean, azaroaren 14an (osteguna), 10:30ean, Carlos Santamaria Zentroko “Antonio Beristain” Entzunaretoan (Donostian)

Jardunaldiaren helburua da doktoregoaren funtzionamenduari buruzko informazioa ematea: eman beharreko pausoak, prestakuntza jardueren eskaintza, urteko ebaluazio sistema, etab.