Bizintek 2019 sariak

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/10

Dagoeneko irekita dago gradu, master edo graduondoko amaierako proiekturako Bizintek 2019 sariak direlakoetan parte hartzeko deialdia, Ingeniaritza, Teknologia eta Elektronikako adar, espezialitate edo graduetako ikasleentzat.

Sari horien helburu nagusia da 4.0 teknologia berrietara eta konektatutako industriara bideratutako proiektu berritzaileen publizitatea egitea eta horiek ikusaraztea, eta, horrez gain, Bizintek bezalako puntako teknologiako enpresek eskatzen dituzten talentua eta gaitasunak erakartzea.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 30ean itxiko da.

Hementxe duzue oinarriei eta izena emateko inprimakiari buruzko informazio gehiago: https://bizintek.es/premio