MASTER-ASTEA-2017-Presentacion

Master Astea 2017

Irudia

Martxoaren 21ean, 22an eta 23an MASTER ASTEA 2017 izan da Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan:

Graduondoko ikasketak egiteko asmoz dauden ikasleek hiru egunetan aukera izango dute UPV/EHUk 2017/18 ikasturtean eskainiko dituen graduondoko ikasketen berri izateko.

Informazio standak egongo dira, baina horiez gain, masterrak aurkezteko saioak ere egingo dira, hartara ikasleek aukera izan dezaten masterrari buruzko zalantzak irakasleekin berekin argitzeko.

Ikasleek bekei, laguntzei edo mugikortasun programei buruzko informazioa ere aurkitu ahal izango dute bertan.

Iaz, 2016an, egin zen hirugarren aldiz hiru campusetan MASTER ASTEA, eta 1.500 ikasletik gora bertaratu ziren.