Master Astea Presentación

Master Astea 2018

Informazio-kartela

Martxoaren 15ean, 16an eta 17an MASTER ASTEA 2018 izango da Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan:

Graduondoko ikasketak egiteko asmoz dauden ikasleek hiru egunetan aukera izango dute UPV/EHUk 2018/19 ikasturtean eskainiko dituen graduondoko ikasketen berri izateko.

Informazio standak egongo dira, baina horiez gain, masterrak aurkezteko saioak ere egingo dira, hartara ikasleek aukera izan dezaten masterrari buruzko zalantzak irakasleekin berekin argitzeko.

Ikasleek bekei, laguntzei edo mugikortasun programei buruzko informazioa ere aurkitu ahal izango dute bertan.

Iaz, 2017an, egin zen laugarren aldiz hiru campusetan MASTER ASTEA, eta 1.000 ikasletik gora bertaratu ziren.