Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - Biología molecular

Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Biología molecular

Hamar urte baino gehiago dira Biologia Molekularra eta Biomedikuntza doktorego programa UPV/EHUn irakasten dela, izen desberdinen pean. Haren xedea da titulazio desberdinetako graduatuak zientzialari profesional bihurtzea programaren arloko diziplinetan.

Ikertzaileak sortzea du helburu nagusi, eta horretarako doktoregaiak murgiltzen dira beren emankortasunagatik nabarmenak diren puntako ikerketa laborategietan, hau da, tesi kopuruari begira nahiz tesietatik sortutako kalitateko argitalpenei begira, bereziki produktiboak direnetan.

Programan bost ikerketa ildo nagusi bereizten dira: mintzen eta proteinen biofisika, gaixotasunaren biologia molekularra, minbiziaren eta autoimmunitatearen genetika molekularra, lipidoen fisiopatologia eta teknika lipidomikoak eta zelulen seinaleztapena, proteomika eta bioteknologia.

Programa batez ere UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean ematen da, bai eta Biofisika Institutuan, Biocruces Institutuan eta Biogune/Biomagune ikerketa kooperatiborako guneetan.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 3

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 37

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: itzi.alkorta@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: mariabegona.elorduy@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
I Taldea. Biofisika
  • Biomolekulen egiturazko azterlanak IR espektroskopia bidez.
  • Birusek eragindako mintzen fusiorako mekanismoak.
  • Eremu arteko harremanak mintzeko proteina integraletan.
  • Esfingolipidoak, "raft-ak" eta mintz-domeinuak.
  • Glikobiologia
  • Karotenoideak eta lipoproteinak.
  • Kitzikagarritasun zelularraren erregulatzaileekin lotutako proteinak eta lipidoak identifikatzea eta ezaugarritzea.
  • Mikro eta nanoskopia fluoreszente espektroskopikoko teknika aurreratuak.
  • Mintz mitokondrialak, apoptosia eta kantzerra.
  • Mintz zelularren eginkizuna patogenesi bakterianoan.
  • Mintz zelularren sistemen nanomekanika.
  • Mintzean jarduten duten toxina peptidikoen ekintza-mekanismoa.
  • Mintzeko proteinen tolestura eta egonkortasuna. Egituren ingeniaritza eta diseinua
  • Proteina nuklearren egituraren, funtzioaren eta garraio nukleozitoplasmikoaren ikuspegi sakona
  • Proteinen tolestura eta txaperoi molekularren papera.
  • Sistemen biofisika eta biologia konputazionala.
  • X Izpien kristalografia eta proteinen eta birusen kristalizazioa.
II Taldea. CIC-bioGUNE
  • Gaixotasun infekziosoak.
  • Kantzerra eta zahartzea.
  • Metabolismoa eta gaixotasuna.
  • Proteinen homeostasia.
III Taldea. Genetika Molekularra.
  • 1-42 ß Amiloide peptidoaren mendeko seinalizazio intrazelularraren ibilbideen ezaugarriak.
  • Bertako animalia-populazioen kontserbazioa: populazioen genetika.
  • Elikadura-jokamoldea, fenotipoa eta zerikusia daukan profil genetikoa, gizakietan.
  • Erretrobirus endogenoen analisi genomikoa.
  • FMR1 genearen azterketa.
  • GTPasa monomerikoek erregulatutako seinalizazioaren eta glukosaren metabolismoaren arteko kooperatibitatea.
  • Gaixotasun autoimmuneen immunogenetika: eritasun zeliakoa eta 1 motako diabetesa.
  • Garrantzi ekonomikoko geneak identifikatzea: abere-ekoizpena eta gaixotasunak jasateko edo gaixotasunen aurkako erresistentziarako aukerak.
  • Giza deubikitinasen funtzioa eta erregulazioa.
  • Huntingtonen gaixotasunaren hasiera-adina aldatzen duten geneak.
  • Mikrobio-komunitateak gizakiaren eraginera nola moldatzen diren aztertzea.
  • Minbiziaren eta autoimmunitatearen biologia molekularra.
  • Minbiziaren eta gaixotasun mentalen ezaugarri genetiko eta epigenetikoak.
  • Proteinen garraio nukleozitoplasmikoa.
  • Sendagai antihipertentsiboek izan dezaketen gaitasun genotoxikoa ebaluatzea.
  • Tresna diskriminatzaileak garatzea: nekazaritako elikagaien trazagarritasuna.
  • Ugaztunetan gaixotasun infekziosoen eta minbiziaren aurkako erresistentziaren markatzaileak bilatzea.
IV Taldea. Fisiopatologia Molekularra.
  • Alkoholak eragiten ez duen gibel koipetsuaren gaixotasunaren (NAFLD) jatorrian eta eboluzioan zerikusia duten mekanismo molekularrak.
  • Erradikal askeak eta oxidazio-estresa gizakiaren fisiopatologian.
  • Gibelaren birsorkuntza.
  • Gorputz lipidiko hepatikoen biologia.
  • Promotore genikoen ezaugarri funtzionalak.
  • SND1ren genomika funtzionala.
V Taldea. Seinalizazio Zelularra, Proteomika eta Bioteknologia.
  • Basopresinaren errezeptoreen gaineko azterketak maila farmakologikoan, funtzionalean eta egitura mailan.
  • Biodieselaren sintesi entzimatikoa.
  • Biokatalizatzaile magnetikoen lorpena.
  • Bioplastikoen sintesia eta degradazioa
  • Biosurfaktanteen sintesi entzimatikoa.
  • Inflamazioa eta kartzinogenesia.
  • Metabolismo lipidikoa eta seinalizazio zelularra.
  • Plastikotasuna eta neurobabesa erretina normalean eta erretina patologikoan (glaukoma).
  • Ras superfamiliako proteinak, mintz zelularraren bitartez mugimendu ionikoak erregulatzen dituzten seinalizazio zelularreko prozesuetan parte hartzen dutenak.
  • Seinalizazio purinergikoa makrofagoetan eta CHO zeluletan.
  • Teknika proteomikoen garapena eta aplikazioa.