Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Biología molecular

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako doktorego programan sar daitezke lizentziatura edo gradu hauek egin dituztenak: Biologia, Biokimika, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Medikuntza, Biomedikuntza eta Abeltzaintza. Gainera, zientzia esperimentaletako eta osasun zientzietako titulazioak edo kidekoak egin dituztenak ere sar daitezke, baldin eta ikerketa masterren bat egin badute biozientzietan eta biomedikuntzan edo kideko arloetan, zeinetan eskuratu dituzten doktorego programako bost ikertaldeetakoren batean txertatzeko moduko gaitasunak, abileziak eta trebetasunak.

Beste titulazioren bat egin dutenen kasuan, doktorego programako Batzorde Akademikoak erabakiko du, ikasle bakoitzaren sarrerako profilaren arabera, prestakuntza osagarriak egin behar dituen ala ez. Prestakuntza osagarri hori behar izanez gero, bost eta hamabost ECTS artean egin beharko dituzte UPV/EHUko Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako master ofizialean.


 

XSLaren edukia

Programa honek ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen bertan sartzeko baldintza gisa. Dena den, programa honetara gutxienez 300 ECTSko graduko edo goragoko tituluak dituzten pertsonak bakarrik sar badaitezke ere, baliteke beren ikasketetan ikerketaren arloko prestakuntza eduki espezifikorik eman ez izatea; hori dela eta, programako Batzorde Akademikoak erabakiko du ikasle bakoitzak, bere sarrera profilaren arabera, ikerketa prestakuntza hori eskuratu behar duen edo ez. Prestakuntza UPV/EHUk eskainitako "Biologia Molekularra eta Biomedikuntza" Master ofizialeko 5 eta 15 ECTS artean eginda gauzatuko da. Ikaslea bertan matrikulatuko da, tutorearen edo tesi zuzentzailearen aholkuei jarraituz, doktorego programan matrikulatu ondoren (Batzorde Akademikoaren oniritziarekin). Hauek dira masterraren barnean prestakuntza osagarri gisa egin beharreko irakasgaiak: 1. Workshop in Molecular Biology 2. Fundamentos de Genómica, Proteómica y Bioinformática 3. Biología Celular y Molecular de Membranas 4. Bases Moleculares y Celulares de la Liporregulación 5. Bases Moleculares de la Proliferación, Diferenciación y Muerte Celular. Irakasgai horiek guztiek 5 ECTS kreditu dituzte eta UPV/EHUko ¿Biologia Molekularra eta Biomedikuntza¿ unibertsitate Masterrean ematen dira. Edukiak, ikasketa emaitzak eta ebaluazio sistemak masterraren web orrialdean daude jasota: https://www.ehu.eus/eu/web/master/biologia-molekularra-biomedikuntza-masterra
Doktorego programako Batzorde Akademikoak erabakiko du azkenean programarako zein hautagai aukeratu. Eskaera batzuei lehentasuna emango zaie, honako irizpide hauen balorazioaren arabera: 1. Espediente akademikoa (masterra barne) (% 50). 2. Elkarrizketa pertsonala (baloratu beharreko alderdiak: motibazioa, interesa, ekimena, jarrera, ahozko adierazpena) (% 20). 3. Doktorego programaren profilerako egokitzapena (% 15). 4. Ingelesaren ezagutza, ziurtagiri ofizialekin egiaztatuta (% 10). 5. Aurretiko ikerketa esperientzia (% 5). Alegatutako merezimendu guztiak justifikatu behar dira. Elkarrizketan, hautagaiek ikasle gisa duten denbora librea adierazi beharko dute (arduraldi osoa edo partziala). Ikasleek ingelesezko ahozko aurkezpen edo idatziko lan zientifikoak ulertzeko gai izan behar dute, eta hizkuntza menperatu behar dute: maila altua irakurtzeko gaitasunean eta oinarrizko maila ahozko nahiz idatzizko adierazpenean. Doktorego programako Batzorde Akademikoak erabakiko du azkenean programarako zein hautagai aukeratu. Bere ezgaitasunaren ondorioz hezkuntza behar bereziak dituen doktorego programako hautagaiak, lehenengo, doktorego programaren koordinatzailearengana jo beharko du, egoeraren berri emateko. Horrez gain, Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Zerbitzura jo beharko du, http://www.ikasleak.ehu.es/p202-shdischm/eu/

web orrialdean zehaztutako kanalen bitartez, bere behar espezifikoei erantzun diezaieten, informazioa, aholkularitza eta orientazioa emanez.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.