Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IBON URIARTE CAPETILLO

Ezagutza arloa
Ekologia
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
ibon.uriarte@ehu.eus

Biologia-Zientzietan lizentziaduna (1994) eta doktorea (2001) UPV/EHUn. 2003tik UPV/EHUko IIZZetako Graduko ekologiaren irakaslea, 2011tik 2. mailako koordinatzailea izanik. UPV/EHUko “Erasmus Mundus MSc MER”, “IKT” eta “BFEG” unibertsitate-masterretako irakaslea. 3 irakaskuntzako bosturteko ditu.

Zooplankton-ekologia ikertaldekidea 1997tik, UPV/EHUko itsaso- eta estuario-planktonaren ikertalde kontsolidatuaren partaidea eta PIEko (Plentziako Itsas Estazioa) ikertzailea. International Council for the Exploration of the Sea erakundeko “Working Group of Zooplankton Ecology” taldeko partaidea baita Eurobus (Towards a EURopean OBervatory of the invasive calanoid copepod Pseudodiaptomus marinUS) Europako lantaldekoa ere. Doktorego-tesi eta master-tesi bana (ko)zuzendu du eta 14 Gradu Amaierako Lanak. 19 ikerketa-proiektutan aritu da, horietatik batean ikertzaile nagusi gisa eta 22 enpresa-kontratu izenpetu ditu. Indexaturiko aldizkarien (h-index: 15) 33 argitalpen zientifikoen, 3 liburu kapituluen eta 4 dibulgazio-argitalpenen egilekidea eta 80 ekarpen baino gehiago estatuko zein nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 3 seiurteko ditu.

Estuario- eta itsaso-zooplanktonaren banaketa, konposaketa eta egituraren espazio-denboren aldaketaren gaineko klima- eta giza-faktoreen eraginean, eta horren garrantzia bioindikatzaile gisa, ardazten da ikerketa-lerro nagusia.