Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AITOR ALBAINA VIVANCO

Ezagutza arloa
Zoologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
aitor.albaina@ehu.eus

Biologi Zientzietan (Ekologia) nazioarteko doktorea daukat (2007; Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHU), AZTIn egindako Ozeanografia Biologikoari buruzko lan batekin. Jarraian, doktoretza-ondoko bi urteko beka bat jaso nuen Bangorreko Unibertsitatean (Erresuma Batuan;) Ekologia Molekularrarean arloan (Molecular Ecology and Fisheries Genetics Laboratory). 2010eko martxotik 2015eko uztailera, Itsas Ekologian tresna molekularrak aplikatzen aritu nintzen UPV/EHUko Genetika Sailean, eta han ere gradu eta master eskolak eman ditut. 2015eko uztailetik 2021eko urtarrilera arte, Hiri Ekologiako proiektuetan Goi Mailako Teknikari gisa aritu nintzen Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegian (IGIn; Iraunkortasunerako Informazio eta Berrikuntza arloan), eta bertan koordinatzen nituen IGIk parte hartzen zuen Europako proiektuak. 2021eko urtarrilaren 22az geroztik, EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko irakasle atxikia naiz (jakintza-arloa: Zoologia); Eusko Jaurlaritzaren IT1571-22 “Geneak, Populazioak, Ekosistemak: Oinarrizko Ikerketa eta Ikerketa Aplikatua” izeneko A motako Talde Kontsolidatuko kide naiz. Guztira, estatuko/nazioarteko 30 proiektutan baino gehiagotan parte hartu dut, eta 25 argitalpen zientifiko baino gehiago egin ditut inpaktu eta eragin handiko aldizkarietan eta 40 komunikazio baino gehiago egin ditut biltzarretan (https://www.researchgate.net/profile/Aitor-Albaina).