Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA ISABEL SALCEDO LARRALDE

Ezagutza arloa
Botanika
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
isabel.salcedo@ehu.eus

Biologian lizentziatua Salamancan (1983) eta doktorea 1989an UPV/EHUn, eta gaur egun Botanikako irakasle titularra ZTF-FCTko Landareen Biologia eta Ekologia sailan. Unibertsitatean sartu zenetik (1983) bere ikerketa lana onddoetan ardaztu izan da, bereziki Basidiomikotoetan, ekinez bai ikuspegi taxonomiko-sistematikoak zein ekologiko eta aplikatuak. Bere irakaskuntza esperientzia zabala da eta Biologiako titulazioan eta graduondoetan zentratuta dago, bertan Botanika eta Mikologia arloetako irakasgaiak irakatsiz. Urte hauetan zehar 5 doktorego tesi zuzendu ditu (bitan zuzendarikide). Halaber, Biologiako Gradu amaierako lanak, eta Ingurugiroaren Agrobiologia masterreko eta Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterreko amaierako lanak zuzendu ditu.

Egilekide argitalpen ugaritan: JCR zerrendako aldizkarietan 43 artikulu (23 Q1 tartean), zerrendaz kanpoko aldizkarietan 30, 7 irakaskuntzarekin erlazionatuta eta hainbat dibulgazio-artikulu. JCR aitortutako 11 h indizea eta 3 seiurteko ditu. Eta 20 ikerketa proiektu lehiakorretan aritu da.

Unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketa kudeaketarako ohiko organo kolegiatuetan parte hartzeaz gain,

2011ko uztailetik 2016ko uztaila bitarte Biologiako Graduko koordinatzailea izan da.