Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA ARANZAZU IRIARTE GABICAGOGEASCOA

Ezagutza arloa
Ekologia
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
arantza.iriarte@ehu.eus

Biologia-Zientzietan Lizentziatua (UPV/EHU), Ozeanografian Masterra eta Biologia Zientzietan Doktorea (University of Southampton, EB), UPV/EHUko irakasle agregatua da, 5 irakaskuntza-bosturtekorekin.Biologia graduko "Ekologia" (ingelesez) eta "Itsas ekologia" (euskaraz) irakasgaien eta “Erasmus Mundus Itsas Ingurumena eta Baliabideak", "Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia" eta "Ekosistemen Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Kudeaketa” unibertsitate-masterretako irakaslea da.



University of Southamptoneko ikerlaria izan da eta gaur egun UPV/EHUko ECOMAR ikertalde kontsolidatuaren eta PIEko (Plentziako Itsas Estazioa) ikertzailea da, bere ikerketa lerro nagusiak “Kutsadura eta klima aldaketen eragina planktonean” eta “Zooplankton inbaditzaileen inpaktua” direlarik. ICES (International Council for the Exploration of the Sea) nazioarteko erakundeko “Working Group of Zooplankton Ecology” eta EUROBUS lan taldeetako ikerlaria eta azken honen koordinatzaileaizan da.



26 ikerketa-proiektutan parte hartu du, horietatik bi nazioartekoak izan direlarik. Nazioarteko aldizkarietako 46 artikulu, 3 liburu-kapitulu eta dibulgazio-argitalpen baten egile edo egilekidea da, eta 75 komunikazio baino gehiago egin ditu kongresu zientifikoetara. 21-ko h indizea (Scopus) eta CNEAIk aitortutako 5 ikerkuntza-seiurteko ditu.