Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN IDOIA BIURRUN GALARRAGA

Ezagutza arloa
Botanika
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
idoia.biurrun@ehu.eus

Madrilgo Complutense Unibertsitatean lizentziatua (Zientzia Biologikoak, 1989) eta UPV/EHU-n doktoratua (Zientziak, 1995), irakaslea da azken honetan 1995-z geroztik. Biologiako graduan eta Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Master ofizialean irakasten du, Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

UPV/EHU-ko flora eta landaredia ikerketa taldeko partaide da (euskal unibertsitate sistemako A taldea), eta bere ikerketa-lerroak ondokoak dira: landare-komunitateen dibertsitate eta ekologia, habitaten eta landare-espezieen monitorizazioa eta kontserbazioa, eta landare inbaditzaileek landaredian duten eragina. Bi doktorego tesi zuzendu ditu, bat Europako doktore aipamenarekin, eta 25 ikerketa-proiektuetan (batean ikertzaile nagusi bezela) eta administrazio edo enpresekin sinatutako 50 kontratuetan parte hartu du.

98 artikulu zientifiko (43 SCOPUS-en eta 33 WOS-en indexatuak), 5 liburu eta 8 liburu-kapituluen egilekidea da, bai eta 114 kongresu-ekarpenena, gehienak internazionalak. CNEAI-k 2 sexenio onartu dizkio, eta hainbat nazioarteko zientzia-elkarte eta saretako zuzendaritzan hartzen du parte: IAVS (International Association for Vegetation Science), EDGG (Eurasian Dry Grassland Group), GrassPlot (Database of multi-scale plant diversity in Palaearctic grasslands), EVA (European Vegetation Archive. Phytocoenologia eta Palaearctic Grasslands zientzia-aldizkarietako editore buru da ere.