Breadcrumb

Título - Integración Económica

Ekonomi Integrazioa Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Integración Económica

Irudia

Globalizazio ekonomikoak guztiz aldatu du ekonomiaren egitura, bai herrialdeena bai eskualdeena, eta eragina izan du ingurune naturalean. Ekonomiek planeta mailako dimentsioa hartu dute, eta horrek aldaketa ekarri du emaitza mikro eta makroekonomikoetan. Nazio mailako erregulazio mekanismoen eraginkortasun mugatuari erantzuteko, integrazio prozesuetan sakontzen da eta, ondorioz, nazioz gaindiko esparru ekonomikoek eratzen dituzten elkarlan mekanismoak garatzen dira.

"Ekonomia Integrazioa" doktorego programaren helburua da eskaintzea globalizazio/integrazio prozesuetan espezializatutako graduondoko prestakuntza, aztertuta nola eragiten duten kasuan kasuko ekonomietan eta nola erantzun behar zaien prozesu horien ondorioei, kontuan hartuta, baita ere, eskualdeko eta tokian tokiko ikuspegia.

Doktorego programako irakasleen ikerketa jarduna ezaguna eta zabala da arlo hauetan: globalizazioa eta nazioarteko ekonomia, erakundeak, politika ekonomikoa, gizarte politikak, pobrezia mailaren neurketa, lanaren ekonomia, ekonomiari aplikatutako joko teoria, globalizazioa eta lehiakortasuna, baliabide naturalen ekonomia, eskualde eta hiri ekonomia, ekonomiari aplikatutako datuen zientzia, eta sortzen ari diren teknologia berrien inpaktu ekonomikoa.

 

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: beatriz.plaza@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: mariabegona.elorduy@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Erakundeak, erregulazioa, politika publikoak eta politika ekonomikoa
  • Ekonomiari aplikatutako jolasen teoria
  • Erakundeen azterketa ekonomikoa
  • Eskualdeetako eta hirietako ekonomia
  • Finantziarizazioa
  • Gizarte politikak
  • Lanaren ekonomia
  • Natur baliabideen ekonomia
  • Nazioarteko ekonomia
  • Pobreziaren neurketa
  • Politika ekonomikoa