Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ERIK ALONSO GONZALEZ

Ezagutza arloa
Matematika Aplikatua
Saila
Matematika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
erik.alonso@ehu.eus

Lizentziatua goi mailako Telekomunikazio Ingeniaritzan (2010), Sistema Elektroniko Aurreratua masterra (2011) eta doktore internazionala sari bereziarekin (2014) lortu zituen Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU).

Gaur egun, irakasle eta ikertzaile pertsonala da Bilboko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatua sailean eta bere irakaskuntza Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduan ematen du. Era aktiboan parte hartzen du hezkuntza berrikuntzarako proiektuen garapenean eta inplementazioan, ikastaro irekietan eta gradu amaierako lanak zuzentzen ditu gradu desberdinetan.

EJ/GV-k errekonozitutako Bioengineering and Resuscitation (BioRes) ikerkuntza taldeko kidea da. Parte hartu du egile bezala JCR aldizkarietan argitaratutako 27 artikulu zientifikoetan (20 Q1), kongresu nazional eta internazionaletan aurkeztutako kontribuzioetan (60 baino gehiago), liburu kapitulu batean eta patente batean. Parte hartu du finantziazio publikoko 23 ikerkuntza proiektuetan (ikertzaile nagusia 2tan) eta finantziazio pribatuko 3 proiektuetan. Bi ikerkuntza egonaldi egin ditu, lehenengoa University of Stavanger-en, Stavanger, Norvegia, eta bigarrena Oregon health & Science University-an (OHSU), Portland, Estatu Batuak. Bere ikerketa lerroak dira seinale biomedikoen prozesatzea eta ikasketa automatikoko tekniken aplikazioa bihotz biriketako geldialdiko episodioetan pazienteen biziraupena hobetzeko helburuarekin.