Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

EDORTA IBARRA BASABE

Ezagutza arloa
Teknologia Elektronikoa
Saila
Teknologia Elektronikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
edorta.ibarra@ehu.eus

Edorta Ibarra Elektronikan Ingeniaria (UPV/EHU 2004), Fisikan Lizentziatua (Universidad de Cantabria 2004) eta UPV/EHUtik doktore (2011) da. 2006 eta 2007 urteetan zehar UPV/EHUko Bilboko Ingeriaritzako Goi Eskola Teknikoan egin zuen lan. 2007 eta 2014 bitartean UPV/EHUko elektronika aplikatuko ikerkuntza taldean (APERT) egin zuen lan, doktore-aurreko formakuntza (2007-2011) gauzatuz, eta zenbait ikerkuntza-proiektutan parte hartuz (Euskoiker Fundiazioaren bitartez). 2014 eta 2016 urteen artean Tecnalia Research and Innovation-en egin zuen lan, Industria eta Garraio Sailean, eDrive taldeko teknologi buru bezala. 2016Tik aurrera UPV/EHUko Teknologia Elektronikoa saileko irakasle da. Gaur egun irakasle agregatu plaza du.



JCRan Indexatutako 20 artikulu baino gehiagoren autore da Edorta Ibarra, 3 liburu tekniko publikatu ditu, 2 patenteren autore da, dibulgazio zientifikoko 10 artikulu baino gehiago idatzi ditu, eta baita ere 60 komunikazio baino gehiago kongresuetan. Bestalde, hainbat ikerkuntza-proiektutan hartu du parte, Europa mailakoak, estatu mailakoak eta esparru autonomikokoak. Bi doktore-tesi zuzendu ditu garraioaren elektrifikazioaren arloan. Gaur egun APERT ikerkuntza-taldeko kide da, eta baita Ekaia aldizkariko editore-taldekoa ere.



Bere ikerkuntza-ildo nagusia potentzia-elektronika da, ibilgailu elektrikoak eta partikula-azeleradoreak bezalako aplikazioak jorratuz.