Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSE LUIS MARTIN GONZALEZ

Ezagutza arloa
Teknologia Elektronikoa
Saila
Teknologia Elektronikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
joseluis.martin@ehu.eus

Elektrizitatea espezialitateko industria ingeniaria (1989) eta doktorea (1992) UPV/EHUn, non irakasle gisa diharduen 1989az geroztik. Elektronika eta Telekomunikazioak Saileko zuzendaria izan da (1995-2001), Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariordea (2001-2005), Bizkaiko Campuseko Garapen zuzendaria (2005-2013), UPV/EHUko idazkari nagusia (2013-2017) eta UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea (2017-2021).

Elektronikan Oinarritutako Ikerkuntza Taldea (APERT) zuzentzen du, Eusko Jaurlaritzak A talde gisa aitortua, eta Elektronika eta Telekomunikazioak doktorego programaz arduratzen da. 14 doktorego tesiren zuzendari edo zuzendarikide izan da: horietatik 5ek doktoregoko ezohiko saria jaso dute eta batek, Europako saria. Irakasle bisitari izan da Drexeleko Unibertsitatean (Filadelfia), eta proiektuen ebaluatzaile gisa aritu da Europar Batasuneko Esparru Programan, ANEPen eta beste agentzia batzuetan.

100tik gora ikerketa proiektutan aritu da: horietatik 40 proiektutan zuzendari gisa. Lau patenteren egilea da, 60 artikulu inguru argitaratu ditu aldizkarietan, hainbat liburu, eta 125 argitalpen baino gehiago kongresuetan. 2012an, Ikerketako Euskoiker saria jaso zuen Ingeniaritza eta Teknologia arloan, Energia bihurgailuentzako kontrol eta potentzia zirkuitu berriei buruzko ikerketa¿-ren alorrean eginiko lanengatik. Ikerketa lerro nagusiak ditu Potentzia Elektronika eta Systems-on-Programmable-Chips.