Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MAIDER HUARTE ARRAYAGO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Telematikoa
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
maider.huarte@ehu.eus

Maider Huartek Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak egin zituen UPV/EHUn, titulua 2001ean eskuratuz. Doktorego ikasketak berriz, 2009an burutu zituen tesiaren defentsan Bikain Cum Laude kalifikazioa lortuz; gaia, Boto-Sistema telematiko baten diseinua, inplementazioa eta balioztatzea izan zen.

Urte eta erdiz Ibermática S.A. enpresan lan egin ondoren, bere karrera irakaskuntza eta ikerkuntzara bideratzea erabaki zuen, 2002an UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan irakasle laguntzaile moduan lanean hasi zelarik. 2017Ko maiatzan Ikaskuntza Teknikoen alorrean Irakasle Lankide izateko akreditazioa lortu zuen UNIBASQ erakundearen partetik.

Bere irakaskuntza lanari dagokionez, 14 irakasgai irakatsi ditu; gaur egun Telekomunikazioko Teknologien Ingeniaritzako Graduan 3 irakasten ditu eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrean berriz, beste 3.

Bere ikerkuntzari dagokionez, I2T Ikerkuntza Taldearen parte da 2005 urtetik eta horretan 3 FP7 Ikerkuntza-proiektu Europarretan, estatu-mailako 2 proiektuetan (MINECO, MICINN) eta zenbait CENIT kontratuetan hartu du parte. 2016An bere ikerkuntza-taldea A motakoa bezala izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Guztira, JCR aldizkari zientifikoetako 9 artikuluetan egin du lan, horietatik 4 Q1 edo Q2 motakoak eta beste guztiak Q3 motakoak direlarik.