Breadcrumb

Título - Eficiencia energética

Energia Eraginkortasuna eta Jasangarritasuna Ingeniaritzan eta Arkitekturan Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Eficiencia energética

Euskal Herriko Unibertsitateak, Vigoko Unibertsitateak eta Burgosko Unibertsitateak parte hartzen duten unibertsitate arteko doktorego-programa da.

Energia Eraginkortasuna eta Jasangarritasuna Ingeniaritzan eta Arkitekturan Doktorego Programaren helburua nagusia, irtenbide berritzaileak aztertzeko, diseinatzeko eta ebaluatzeko prestakuntza aurreratua ematea da; hau guztia, eraikuntza, industria eta garraioaren sektoreetan oinarrituta energia- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko. Doktorego Programan gai honen inguruan dauden zeharkako ikerketa guztiak barneratzen dira.

Ikerketa-lerroak garatzeko, tresna matematikoak (eredu dinamikoak, exergetikoak, prediktiboak, optimizazio-algoritmoak), teknika esperimentalak (saiakuntza termikoak, monitorizazio energetikoa, mikroskopia, tokiko neurketak), metodologia konputazionalak (simulazio energetikoa, CFD, adimen artifiziala, neurona-sareak, BIM) eta eraginkortasun energetikoaren eta jasangarritasunaren ulermen sistemikoa aberasten duten lanketa sozialak, arauemaileak eta lurraldekoak erabiltzen dira.

Horrek guztiak ikerketa-ekosistema bat eratzen du, doktoregaiari soluzioak garatzeko aukera ematen diona, ingeniaritza aplikatutik, diseinu arkitektonikotik eta berrikuntza teknologikotik abiatuta, etorkizun energetiko arduratsuago baterantz.

XSLaren edukia

Harremanetarako

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak