Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA OLATZ IRULEGI GARMENDIA

Ezagutza arloa
Arkitektura Eraikuntzak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
o.irulegi@ehu.eus

Irakasle titularra. Arkitekturan doktorea (UPV/EHU, 2011), Eraikuntza Iraunkorra eta Eraginkortasun Energetikoan Masterra (UPV/EHU, 2009), Diseinu Arkitektonikoan Masterra (UNAV, 2007, Arkitektura (UPV/EHU). FPI doktoretza aurreko beka lortu zuen (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa, 2007-2011), “La Caixa” beka graduondoko ikasketak burutzeko (2005-2007) eta Erasmus beka Alemaniako Universität Stuttgart-eko arkitektura ikasketak egiteko (2000-2001).

2006tik irakaslea da UPV/EHU-ko Arkitektura GET-an, eraikuntza arloan. Akreditatu dago Irakasle Titular bezala eta ikerketa-seiurtekoa bat du aitortuta. Eraikuntza III eta IV irakasgaiak (eraikuntza industrializatuari eskainiak) ematen ditu Arkitektura-Oinarrietako Graduan eta Ingurumen-Diseinurako Erremintak. Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintza Masterrean.

Lantzen dituenetako ikerketa lerroak eraginkortasun energetikoari eta eraikitako inguruneko jasangarritasunari eskainita daude. Bere argitalpen garrantzitsuenen artean nabarmentzen dira: - Retrofit strategies towards Net Zero Energy Educational Buildings: A case study at the University of the Basque Country (Energy and Buildings), Energy Performance of Buildings. Energy Efficiency and Built Environment in Temperate Climates (Springer), The Ekihouse: an energy self-sufficient house based on passive design strategies (Energy and Buildings).