Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

HAIZEA BARCENILLA GARCIA

Ezagutza arloa
Artearen Historia
Saila
Artearen eta Musikaren Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
haizea.barcenilla@ehu.eus

Haizea Barcenilla (MFA Curating, Goldsmiths College, London; Artearen Historian Doktorea, EHU/UPV) Antzinako Artea, Museologia eta Arte Garaikideko irakasgaiak ematen ditu. Bere ikerketa ildoak genero ikuspegitik aztertutako museologia, komisariotza eta arte garaikidea dira, artea publikoarekin elkartzean ematen den begiradaren eraikitzea eta diskurtsoen eraikuntza aztertuz. Bere argitalpenetan emakume artistak historian barnebiltzeko erakusketen funtzioa aztertu du; begirada eta zaurgarrien irudikapen artistikoaren inguruan gogoeta egin du zeharargiko estrategiaren bitartez eta Komunaren antolakuntza eta ekonomia feminista ardatz duten praktika kulturalak ere aztertu ditu. Ikerketa eremu honetako doktorego-tesiak zuzentze ditu, eta "Desnortadas. Territorios de género en la creación artística contemporánea" (I+D) zein "Gorputza, egiletza eta generoa euskal kultur sorkuntza garaikidean" (Unibertsitatea - Enpresa - Gizartea) proiektuetako ko-zuzendaria da. Hainbat erakusketen komisario izan da, eta kritikaz arduratzen da Berria egunkarian.

ORCID: 0000-0001-5486-4320