Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ALVARO ARAGON RUANO

Ezagutza arloa
Aro Berriaren Historia
Saila
Filologia eta Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
alvaro.aragon@ehu.eus

Alvaro Aragón Ruano (Oiartzun, 1969-11-09) 1992. urtean Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta 2000. urtean doktore titulua eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non Irakasle Agregatua den gaur egun. 2001 eta 2005 artean ordezko irakaslea izan zen eta UPPAn emandako klaseekin partekatu zuen.



Zenbait ikerketa egonaldiak egin ditu Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikerketen zentroan, UPPAn eta Valladolideko Unibertsitatean. Hasiera batean, bere ikerketa lana baso eta abeltzaintza historian kokatu bazuen ere, azken urteetan, lerro hori baztertu gabe, Euskal Herriko merkataritzaren historiarekin partekatu du. Egun basoaren historiara bueltatu da, batik bat XVIII. mendean oinarritua eta Mendebaldeko Pirinioetan Monarkia Hispanikoak bere itsas Armadaren birrantolaketaren testuinguruan. Aldi berean, foru lurraldeetan garatutako izakera eta muga diskurtsoen analisian dabil. Eragin handiko nazioarteko aldizkarian argitaratu ditu bere lanak, besteak beste, Atlantic Studies, Journal of European Economic History, International Journal of Maritime History, Studia Histórica edo Obradoiro de Historia Moderna.