Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IGOR HORRILLO FURUNDARENA

Ezagutza arloa
Farmakologia
Saila
Farmakologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
igor.horrillo@ehu.eus

Igor Horrillo Farmazian lizentziatu zen (2003) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta doktore titulua 2011n lortu zuen: "Regulación del sistema noradrenérgico central tras modulación farmacológica del eje hipotalámico-hipofisiario-adrenal. Efecto del tratamiento antidepresivo" izeneko tesia defendatuz, Bikain cum laude kalifikazioa lortu zuena. Gaur egun, farmazia-fakultateko irakasle agregatu lanpostua betetzen du. Irakasle gisa, Farmakognosia ikasgaian Farmazia Graduan eskolak ematen ditu, eta horren koordinatzailea da. Doktoregoko eta masterreko programetan ere parte hartu du, bai Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), bai Deustuko Unibertsitatean. Ikerketan, depresioaren oinarri etiopatogenikoak aztertzen ditu, eta, bereziki, estresak gaixotasunaren garapenean duen eragina aztertzen du. Gainera, antidepresibo klasikoen ekintza-mekanismoak aztertzen ditu, baita antidepresiboak eraginkortasun-profil hobearekin diseinatzen lagun dezaketen mekanismo berriak ere. Halaber, klinikoekin lankidetzan, depresioa duten pazienteen plasman hantura-faktoreak aztertzen ditu, helburua gaixotasun- eta egoera-biomarkatzaileak bilatzea izanik. Berriki, 5-HT2A hartzailearen postmortem azterketan sartu da eskizofrenia duten pazienteen garunean. Gaur egun, Farmazia Fakultateko Berrikuntza, Komunikazio eta Gizarte hedapenerako dekanordea da.