Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA TORRECILLA SESMA

Ezagutza arloa
Farmakologia
Saila
Farmakologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
maria.torrecilla@ehu.eus

María Torrecilla Sesma Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Farmakologia Saileko irakasle agregatua da. Farmazian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean eta, ondoren, UPV/EHUn, doktore titulua eta aparteko doktorego saria lortu zituen.

Doktoratu ondoko etapan, opiazeoekiko mendekotasuna lantzen jarraitu zuen John T Williams doktoreak Vollum Instituten duen laborategian. Gaur egun, ikertzaile bisitari gisa lankidetza du harekin (azken egonaldia 2018ko uztailean). Opiazeoekiko adikzioari eta depresioari buruzko bere ekarpen zientifikoak lehen mailako aldizkarietan argitaratzen dira. Lau seiurteko ditu ikerketan, eta lau doktore-tesiren zuzendaria da; hiru nazioartekoak eta bat industriala. Nazioarteko aldizkari zientifikoetako ikuskatzailea eta Eusko Jaurlaritzako Lehen Mailako Arretako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kidea da.

Medikuntza eta Fisioterapia Graduetan eta Farmakologia, Garapen eta Medikamentuen Ebaluazio Masterrean irakasten du. Docentiaz programak bere irakaskuntza-jarduera bikaina dela egiaztatu du (2018).

Gaur egun, bere ikerketa- eta irakaskuntza-lana Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen kudeaketarekin uztartzen du, Antolamendu Akademiko eta Azpiegituretako dekanorde gisa lan eginez. Gainera, Unibertsitateko Klaustroko kide hautatua da, eta erakundeko hainbat batzordetako kide.