Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JAVIER GARCIA ENRIQUEZ

Ezagutza arloa
Ekonomia eta Enpresarako Metodo Kuantitatiboak
Saila
Metodo Kuantitatiboak
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
javier.garcia@ehu.eus

Ekonomian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Kantabriako Unibertsitatean eta Oviedoko Unibertsitatean. Doktoregoko sari berezia.

Metodo Kuantitatiboak Saileko irakasle titularra da, ekonometria eta estatistikaren irakasgai ezberdinak irakasten bai graduan baita masterrean ere.

Zenbait gradu eta master amaierako lan zuzendu ditu, baita doktorego tesi bat ere.

Hezkuntza berrikuntzarako 4 proiektutan parte hartu du.

Bere interes-arlo nagusiak ondokoak dira: ekonometria aplikatua, denborazko seriak eta mikroekonomia.

Ikerkuntza-proiektu ezberdinetan parte hartu edo hartzen du: europarrak (1), nazionalak (4) eta autonomikoak (3).

Bere lanak nazio eta nazioarteko kongresuetan aurkeztu ditu, eta aldizkari zientifiko ezberdinetan argitaratu ditu. Adibidez: Journal of Forecasting, Journal of Agricultural Economics, Applied Economics, Bulletin of Economic Research, Journal of Cultural Economics, Empirical Economics, Econometrics and Statistics...

Ebaluatzailea nazioarteko aldizkari zientifiko ezberdinentzat: Applied Economics Letters, Journal of Agricultural Economics, Journal of Cultural Economics, Spanish Journal of Agricultural Research, Fisheries Research, ICES Journal of Marine Sciences...

Ikerkuntzako seiurteko bat eta bi irakaskuntzako bosturteko ditu.

2021eko maiatzetik, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) Akademi Antolakuntzako Dekanordea.



ORCID: 0000-0002-2160-0369