Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

CRISTINA LAVIA MARTINEZ

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
cristina.lavia@ehu.eus

Lizentziaduna (1986) eta Soziologian doktorea Deustuko Unibertsitatean (1992), EHUko irakaslea da Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean 1992tik (irakasle titularra 1993tik). Gizarte-ikerketako metodoei eta teknikei buruzko graduko eta graduondoko irakaskuntza ematen du, eta, batez ere, Gizarte Zientzietarako Aplikatutako Estatistika. Ikerketa-jarduera hainbat ildotan garatzen du. 2000. urtetik geroztik, COI taldeko (Eusko Jaurlaritzak egindako deialdian aitorpen lortu duena) kide da, eta berrikuntzari eta formakuntzari buruzko hainbat proiektu garatu ditu deialdi lehiakorretan. Beste ildo batzuetan (hirigintza eta migrazioak) ikertu du, batez ere I+G kontratuetan enpresekin eta administrazioarekin, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin lankidetzan.

Ikerketarako bi seiurteko ditu (CNEAI) eta azken 10 urteetan (egilekidetzan) hamabost artikulu zientifiko baino gehiago, liburu bat eta liburu-kapitulu batzuk argitaratu ditu. UPV/EHUn Gizarte eta Komunikazio Zientzen Fakultateko Akademia- antolakuntza dekanordea izan da (2003-2006) eta Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko zuzendaria(2013-2020). Federacion Española de Sociologia Batzarrean ordezkari hautetsia da eta 2009ko urritik Euskal Estatistika Kontseiluko kidea da.